Lasto-sortak argi egiteko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-020-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lastoaz lasto-azaoak egin eta argi egiteko erabiltzen zituzten zuzi gisa. Estu-estu lotu, su eman eta ilunetan elizara joateko eta zernahitarako erabiltzen zituzten. Bideak oso txarrak ziren garai hartan. Nahiko meritu izan zuten gurasoek hain familia handia aurrera ateratzeko.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko otsailaren 03a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: URN-020/018
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Geo zea hoi, garrillua eo ez dakit ze izen zun, zea jota indako harek ta hare in bihar izaten gendun eliza jungo bagiñan.
- Hara!
- Illun eoten zan ta parolik ez, hue estu-estu lotu bi-hiru lekutan, ta lau-bost bat lagun bai, ama, beti gukin, aitta, behiyak [...] eo [...]. Hari eman su, modu hontan ta martxa hor [...] ta aurrea, lau-bost lagun.
- Harek aguantatzen al zun hola..?
- Bai, estu lotu ezkeo bai, bai. Pixket itzaltzen eo zeatzen bazan, "eman!" buelta bat eo bi ta berriz'e [...]. Bidiak txarrak zian ta, abarka zahar batzuk baldin bazian, berrinak, berriz, aurrena jaikitzen zanak jazten zitun, ta azkena jaikitzen zanak, zaharrak.
- Ordun ez zun norbeak eukitzen bere abarkaik?
- Bai, zea eukiko zun, harrapatu in behar.
- Aurrena harrapatutakuak, aurrenekuak hobenak jantzi.
- Bai. Zazpi siñade ta aitta ta ama, beatzi, ta aittona, hamar. Etxe txar hontan, nahikua gure aittak eta amak eitten zuen e? Gu danok bizik ateatzia.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!