Ramon Urdangarin Esnal

Urnieta (Gipuzkoa) (1939-2011)

Biografia

Urnietako Goiburu auzoko Erdiko Enbutegin jaio zen. Zazpi senide ziren eta bera bosgarrena zen. Zazpi-zortzi urte zituenerako itaurrean hasita, eskolara hilean behin joaten omen zen. Baserritar askok bezala, etxean lana izanda eskolara egunero joatea ez zen erraza izaten. Soldadu egon zenean, ordea, alfabetatu gabe zeudenei eskola pixka bat hartzea agindu zieten, baina hasierako egunak eta gero, laster bidali zuten bere postura, nahikoa ba omen zekiela esanez. Basoan aritu zen lanean eta gazteena zenez, askotan berari tokatzen zitzaion suari kontu egitea eta bazkaria prestatzea. Igeldoko basoetan aritu zireneko istorio politak ditu kontatzeko. Goierriko artzain familia batean ere morroi egoten zen neguan Urnietara inguratzen zirenean. Apiril bukaeran, Goierrirako bidea ia 300 buruko artaldearekin nola egiten zuten ederki gogoratzen zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
URN-020 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Goierritar asko Urnietan Bideoaren ikonoa
2 Hilean behin eskolara Bideoaren ikonoa
3 Maisuak belarrondokoa arrebarekin dantzan egiteagatik Bideoaren ikonoa
4 Egun batean nahikoa ikasi soldadutzan Bideoaren ikonoa
5 Soldadutzan eta doktrinan ikasitakoek ezertarako balio ez Bideoaren ikonoa
6 17 urterekin Oilalumera dantzara Bideoaren ikonoa
7 Dena kontatu behar apaizari Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Basomutil, artzain, laborari..., ofizio asko Bideoaren ikonoa
9 Udaberriko soroko lanak Bideoaren ikonoa
10 Buztin-lurra eta lur beltza Bideoaren ikonoa
11 Artoa eta babarruna Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Garia erein eta ebaki Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Gari-jotzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Lasto-sortak argi egiteko Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Taloa egiten Bideoaren ikonoa
16 Aranora eta Goizuetara errotara Bideoaren ikonoa
17 Garia eta artoa entregatu egin behar Bideoaren ikonoa
18 Basomutilaren lanak eta ardurak Bideoaren ikonoa
19 Nobio-nobien ikusmiran Donostia aldean Bideoaren ikonoa
20 Putetxera bisita Bideoaren ikonoa
21 Izozteak hondatutako basoak botatzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Bizimodua basolanetik ateratzea, gogorra Bideoaren ikonoa
23 Artzaintzan hiru-lau urtez Bideoaren ikonoa
24 Urnietatik Idiazabaleraino oinez artaldearekin errepide nagusitik Bideoaren ikonoa
25 Otsaurte aldean udako larrelekuak Bideoaren ikonoa
26 Hankamina, ardien gaitza Bideoaren ikonoa
27 Arkera garaian aharia batera zein bestera Bideoaren ikonoa
28 Arkumea, bildotsa; arkaztea, artantxoa eta ardia Bideoaren ikonoa
29 Euskara batua ulertzeko zailtasunak Bideoaren ikonoa
30 Urnieta inguruko euskarak denak antzekoak Bideoaren ikonoa
31 "Ese chapurriau" (euskara) galarazteko ahalegina soldadutzan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia