Urnieta (Gipuzkoa)

Garia erein eta ebaki

Garia erein eta ebaki Garia nola ereiten den. Gariak ez du jorratu beharrik. Bi gari klase ereiten zituzten, goiz-garia eta berandu-garia. Igitaiz ebakitzen zen garia. Sagardo barrika ekartzen zen egun horretarako eta auzolanean eta umore onean jarduten zuten. Gero sortak egin eta metatu.
Tamaina:
Garia nola ereiten den. Gariak ez du jorratu beharrik. Bi gari klase ereiten zituzten, goiz-garia eta berandu-garia. Igitaiz ebakitzen zen garia. Sagardo barrika ekartzen zen egun horretarako eta auzolanean eta umore onean jarduten zuten. Gero sortak egin eta metatu.

Transkripzioa

- Gero, itten zenuen, beste, artua ta babarrunaz aparte, gariya esan dezu.
- Gariya.
- Nola, ze behar du gariyak, ondo...
- Hua, harek ez du jorratu beharrik, bota, lurra eman maietzian [...] ta, geo gaiñetik pasa zerbaittte hua tapatzeko, hazi hua, hua bea jaiyotzen da, bea etortzen da behetik gora hua, gari hua.
- Sail haundiyak izaten zian, gariyanak hemen?
- Bai, bastante, baserri ttikiya zan hau ta, ttikiya ta, batzuk goiz-gariya itten gendun, beste batzuk beandu-gariya. Bi klase izaten zian ordun'e.
- Ta zuek itten zenuena nola esan dezu? Ze klasetako gariya iten zenuela?
- Bitakua, bat goiz-gariya, goizo etortzen zan, bestia beandugo. Bai.
- Ze diferentzi izaten du, ze garaitan ereitten dan edo?
- Ze hazi klase dan izango da hoi. Geo etortzen zian, heltzen zan garaiyian, itayakin mozten zan ordun. Oain makinak-eta dare ta, hor soroa ta hangua ta, hemengua ta... barrika sagardo bat edaten zuen, ta gariya gutxi moztu.
- Gariya mozteko, ordun auzolanian'e aitzen ziñaten? Edo etxekuak?
- Ez, ni ez nintzan... etxian'e pixka, orduako uzten hasi zian ta. Baiño jendiai, osoba zala, bestia ez dakit zer zala, bestia auzua zala, jendia biltzen zian dozena erdi bat gizon, egun hortan.
- Etxe gehiyotan eitten al zen gariya?
- Bai, bai, etxero.
- Denatan e?
- Bai. Ta gero gari horrekin, bueno, uste det eguraldi ona beharko zula edo?
- Bai, bai, geo, pilletan uzten zan hua, erabillitakua, besaska, besaska... Ta gero itten zittuen sorta hua hiru-lau zea hartu, gari-sorta zea hoi, harei in bueltan, zeatu, lotu.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia