Tinta eta lumaz idazten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-018-061 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 29a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: URN-018/061
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eskolan plumakin eskribittu bihar izaten zan, gooratzen naiz tinterua, holako tintero ttiki bat, askotan ezta tintik'e eskolan, aizu. Tirrrik eta tarrrrak eta, nola ikasiko gendun ba. Punta puxkatu, gue ama gaxua nola izango zun ba punta berriya erosteko dirua. Tirritt eta, jesus! Oaingo boligrafuak izango bazian, ene! Ta borragoma, borragoma badakizu? Lustre kajak izaten zien ordun klisk! itten zienak. Oain ez dakit [badian] oain. Gantxo bat zuen eta klisk ein eta irikitzen zienak. Lustre kaja batian, goma puxkat, tiza puxkat eta lapitz puxkat, [...] zenbateaiñokua. Holakoxe kaja ttiki batian. Eta borragoma ze izango? Korsiak, garai bateko korsiak botoiak izaten zittuen galtzerdiei eusteko. Halako botoiak. Guk ez gendun besteik, nik ez nun beste borragomik. Nik borragomik ez det ezautu nik. Harekin. Edo bestela ogi-mamiakin. Ogi-mamiakin lapitza, baiño tinta, tirrri, jesus. Lapitzakin zeatik puntak puxkatzen, ez gendakin ta. Ez ziuen eakutsi nola eskribitzen zan. Tintetan bustita, ura izaten du eta batez, ez ura ta ez tinta. Jesus!, zulatuk..., oi ene, oi ene!...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!