Astigarraga (Gipuzkoa)

Eskolara ez, baina baserrian gustura

Eskolara ez, baina baserrian gustura Eskolan gutxi ikasi zuen. Garai hartan, eskola ez zen derrigorrezkotzat hartzen. Etxean, itaurrean ibili behar izaten zuten; eta, horregatik, ezin izaten ziren eskolara joan. Beraiek, horrela, gustura.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan gutxi ikasi zuen. Garai hartan, eskola ez zen derrigorrezkotzat hartzen. Etxean, itaurrean ibili behar izaten zuten; eta, horregatik, ezin izaten ziren eskolara joan. Beraiek, horrela, gustura.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze ikasi zenun eskolan zuk?
- Nik? Gutxi. Guk ez genun asko ikasi, gaztiak giñan. Ta gaur, gaur... Eske garai hartan eskola're ez zan gaur bezela; ya gaur obligatua dao jende guztiya eskola ikastea ondo. Ta komeni da, baiño guk gogoik ez bagenun, piper egin ta... Gaur ez dao piperrik itteik. Ez? Ta garai hartan? Ta jun baiño ez jun nahiyo askotan. Ta etxian ordun basarri ttikiya gendun basarriya. Eta itzaurrian, bakizu zer dan itzaurria?
- Esplikatu zazu.
- Ganadukin ta itten zan lana zelaiyian, goldia, ta harria... Ta itzaurria da ganadu aurrean ibiltzeko zana. Gu mutil koskorrak oaindik eta guk itzaurrea idikin; idikin ez, hemen behiyak zian, behiyan aurrian akuilluak. Itzaurria horri deitzen zitzaiyon. Ta igual zerbait artua itteko o preparatu behar, ta "bueno, gaur o biyar itzaurrian ein behar dek ta ez ziok juteik eskolara". Ta gustoa geatzen giñan, eskola ez jutiagatik. Pentsa, ze gogu eramaten gendun.
- Eskolara ez jun nahiyo?
- Bai, ba, hoixe. Ta aber ze ikasi behar gendun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia