Urnieta (Gipuzkoa)

Izebaren pentsioan Donostian

Izebaren pentsioan Donostian <p>Oso gustuko du Donostia. Gogoan du amak pezeta bat ematen ziola ogia erosteko. Errekaduan egin bai baina beste lanik ez zuen egiten izebaren ostatuan. Jende inportantea egoten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oso gustuko du Donostia. Gogoan du amak pezeta bat ematen ziola ogia erosteko. Errekaduan egin bai baina beste lanik ez zuen egiten izebaren ostatuan. Jende inportantea egoten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontxita, hemendikan, Urnietatikan Donostirako salto hura edo, hamabi-hamalau urte bittarteko zea hura, ze diferentzia harrapatu zenun?
- Bueno, diferentzia, diferentzia haundiya. Baiño gustoa eoten nitzan Donostin. Donosti asko gustatzen zitzaten. Oain'e bai e. Nik Donostiya pues izeban etxian ta izebak zun pentsiyua, "Pensión Arrieta, este" Plaza de Bilbaon. Eta han aurrenetikan ezin [...] eondu nitzan e. Aurrenetik, baiño geo ya pixkat jarri nitzan ta nola pasa nun kursoa bakarrik urtebete eta geo, etxetik juten nitzan, etxetikan, hemendik. Goatzen naiz amak nola pezta bat ematen ziten “pan” zea eosteko "pan", ogiya zea zan "esto" bollo bat. "Pan Bimbo" bezelako holako bollo bat eosten nun eguardin, errekreuan jateko.
- Pezta bat balio zun?
- Pezta bat ordun baliyo zun.
- Han pensiyo hartan izebakin eo eondu ziñan lanian, lanian ta hola bai?
- Bai, bueno. Ez, ez, ez. Nik lanik ez nun itten han. "Aunque sea" enkargun batzuk bai bialtzen niñuen: "Aizu, zoaz horrea, estanko hua" ta geo klientiak beak'e bai bialtzen zizkiten "a por sello, a por lo que sea" ta geo errealuak-eta itten zizkinen. Zeatikan jende gaiñea bastante inportantia eoten zan pentsiyo hartan. Ta jende Valentzikoak-eta bazian, bueno "este" sekulako terrenuak zezkenak zeanak, naranjenak ta klaro ordun haik zeuden refujiatuta bezela hemen. Valentzikoak ta geo beste hoi izandu zan Jose Antonio. Hua berriz zea zan Francon hurrungua, Francon ingurun ibiltzen zana. Hua're han eondu zan pentsiyo hartan ta bai, jendia bastante inportantia eoten zan pentsiyo hartan. "Pensión Arrieta" zan, gerra denboan.
- Haintzako enkarguk itten ta?
- Bai. "Oye chavala, pues oye, me vas a ir al estanco y me traes un sello?". Ta beste batek ez dakit ze ta geo naranjak ematen zizkidan ta geo, behin, nere, bai nere kunpleañotan ta han eokitu nitzan ta erregalo asko in zizkiten. Nik gaiñekon han lanik ez. Eskolak […] ematen giñun, deberian in ta bakizu.
- Hemendikan hauntza nola, nola juten ziñan? Hemendik jun-etorri itten […]?
- Goizian juten nitzan zortzi t'erditako trenian eta geo, klaro atsaldian etortzen nitzan, ez dakit seitan-o. Hola ateatzen giñan ta meriendatu ta geo trenian etortzen nitzan. Trenian jun ta trenian etorri.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia