Urnieta (Gipuzkoa)

Konortea galdu eta uretara erori

Konortea galdu eta uretara erori <p>Behin, arropa garbitzera joan zen batean, emakume batek konortea galdu eta uretara erori zen. Berehala atera zen arren, busti-bustia zegoen, eta arropa lehorra eman zion, etxera itzul zedin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin, arropa garbitzera joan zen batean, emakume batek konortea galdu eta uretara erori zen. Berehala atera zen arren, busti-bustia zegoen, eta arropa lehorra eman zion, etxera itzul zedin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta mutillekin estadun neonean'e erropa garbitzea erreka juten giñen. Hue iraillian jaio zan eta udara hartan guztin, errekan aberiakin hartu erropak eta hemendik erreka jun Alimaiko zubia eta han erropa garbitzen.
- Alimaiko zubia esan dezu?
- Bai.
- Nun da hori?
- Hoi hemendik Hernania abittu eta mugatik pasa ta seittun. Hantxe, zubi hartantxe pasatzen zian. Erreka goitik behera, nola dator? Goizuetatik datorren erreka hoi? Hoixe! Erreka hortako zubi hoi. Hor pasatzen da. Ba hor pasatzen zian erreka hoi, Alimaiko zubiye. Eta zubi azpin...
- Eta astua, astuan?
- Aberiakin, behorrakin. Bai. Ta han hartu erropak eta harea juten giñen bi auzoak eta batean, horko Maixux Bentan etxeko andria gaur daona, pues harri mareo bat eman zitzaion. Ta ni neon tripa haundiyakin eta mareoak eman zion eta ureta erori zan. Ta ureta erori zan bezelaxe espabilatu zan ta seittun altxa zan, baiño dena busti-bustiya. Eta nik ez dakit zenbat erropa, aukera haundik ez nun izango, baiño nauken holako mantala bat eta mantala hua harrei eman niyon jazteko eta ni gaiñekoakin nola etorri nitzan hoi beti gogoan izaten det.
- Eskerrak espabilatu zela ura gaiñen.
- Bai. [...] ze koadroa.
- Ze in behar zenun e?
- Bai. Ze koadroa izango zan. Ta holaxe, holako gauz asko.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia