Urnieta (Gipuzkoa)

Artilearen erabilerak

Artilearen erabilerak <p>Artilea garbitzen aritzen ziren. Ezkongaiei koltxoiak oparitzen zitzaizkienez, artilea behar izaten zuten koltxoiak betetzeko. Artilea zuri-zuri egon arte garbitzen zuten. Artilearekin haria egiten zuen anaiak, haiekin galtzerdiak egiteko, besteak beste. Asko josi izan du Anitak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artilea garbitzen aritzen ziren. Ezkongaiei koltxoiak oparitzen zitzaizkienez, artilea behar izaten zuten koltxoiak betetzeko. Artilea zuri-zuri egon arte garbitzen zuten. Artilearekin haria egiten zuen anaiak, haiekin galtzerdiak egiteko, besteak beste. Asko josi izan du Anitak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta geo beste gauz bat illea garbitzen. Illea, ardin illea, ardik nola izaten baizian ta neska asko nola baizian, neskak ezkontzen zian bakoitzian, koltxoiak ematen zitzaizkien ta etxean itten zian koltxoiak. Ta ordun, ardin illea, etxeko ardin illea garbitu eta haikin koltxoiak itten zian.
- Nola garbitzen zen?
- Hola, lixiba jarrita. Konporta izaten zan, konporta izenekoa.
- Zer zen konporta?
- Konporta holako zea haundi bat, parriño haundi bat, holako haundi bat eta han sartzen zian ta gaiñean hautsakin ta ura botaz botaz botaz halaxe garbitzen zian illeak. Txuri-txuri-txuri-txuri-txuri iten zian. Bai. Nik hemen proba in izandu det, labadora sartu zakun, baiño ezta pentsatu're. Dena koapillatuta gelditzen da. Han berriz txuri-txuri-txuri ta denak lasai-lasaie illea ateatzen zan oso ondo. Ta hemen nik ez det illeik hala garbitzen. Geo galtzerdik itten han aitzen giñen.
- Hariya zuek itten zenuen?
- Anai zenak. Bai. Anaia hogeita hamahiru urtekin hil zitzagun mendin eta harrek itten zun hariye, urte guztiko galtzerdik itteko hariye ta ardi kontuk juten nitzanian galtzerdik itten, galtzerdik itten. Ta geo etxe batea jun nitzan puntu iten ikastea're bai eta han jerseak itten ikasten ta hoi denak itten ba han ikasi. Galtzerdik'e bai, galtzerdie in nun nik Jesus! Ta oain'e bai, oain'e. Oain kendu dittue galtzerdi hoik.
- Hoixe esan behar nizun! Leheno gizonak.
- Bai. Txalekoa, txalekoa jantzi honai're bai. Esku zea bai, eskulana holakoa asko. Puntua, puntua ikaragarri gustatzen zitzaten gaiñea.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia