Urnieta (Gipuzkoa)

Gutunak idazten ikasteko eskaera

Gutunak idazten ikasteko eskaera <p>Amak eskatu zion Anitaren maistrari, gutuna idazten erakusteko. Horrela, kanpoan zeuden seme-alabekin komunikatu ahal izango zuen. Gutun haiek erdaraz izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak eskatu zion Anitaren maistrari, gutuna idazten erakusteko. Horrela, kanpoan zeuden seme-alabekin komunikatu ahal izango zuen. Gutun haiek erdaraz izaten ziren.

Transkripzioa

- Bai ta karta eskribitzeko're bai. Maistrai esan ziyon, ez dakit erderaz nola moldatuko zan, baiño bintzat esan ziyon senide, umi asko kanpuan, neskame, morroi ta neskame-ta, nei eakusteko karta eskribitzen. Ta maestrak eakutsi zian nei karta eskribitzen. Oain ahaztuta dakat nola zeatzen zun, baiño aurrenetik ez dakit nola esaten zun, oain ahaztu zaizkit baiño.
- Euskeraz eo erderaz?
- Erderaz. Karo, harrek nola euskeraz ez zekin.
- Maestra erdalduna-ta.
- Erderaz dena.
- "Querido hermano" ta hasten ziñen?
- Bai. "Querido", bai, bai. "Querido" holako zeakin. Dena hola, karta eskribitzen eakusteko. Ta nei karta eskribitzen eakutsi ta harrek ze esan nei esan zer jarri behar nun ta nik jarri ta.
- Ta kartak erderaz idazten?
- Erderaz, klaro. Euskeraz eskribitzen ez nekin nik ta nik ikasten letzen'e Gipuzkoa etorri ta geo ikasi det gehiena euskeraz letzen, eskribitzen ta letzen ta umiakin asko're. Ikastola umiak bialdu ta ikastolako umiakin. Bai. Haikin ikasi, nola letzen. Letzen ta eskribitzen.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia