Urnieta (Gipuzkoa)

Eskolara, egurra moztera

Eskolara, egurra moztera Eskolan gutxi ibili izan da; askotan, maistrari egurra moztu behar izaten zion. Aita zinegotzi izan zen urte askoan. Gerora, Juan Bautista Xoxokako gaueko eskolara joaten zen tarteka, eta ia beti aizkorarekin joan behar izaten zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan gutxi ibili izan da; askotan, maistrari egurra moztu behar izaten zion. Aita zinegotzi izan zen urte askoan. Gerora, Juan Bautista Xoxokako gaueko eskolara joaten zen tarteka, eta ia beti aizkorarekin joan behar izaten zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan gutxi ibilli naiz, ta askotan lanea juten nintzan eskola.
- Lanea?
- Bai. Aitta kontzejala zan urte askuan, ta aixkora bizkarrian hartu ta joaten nintzan ni eskola, askotan.
- Ze izaten zen zure lana?
- Ba maistrai egurra txikitu. Bestiak rekreuan, bakizu, ordun rekreua esaten zan, jostatzea, ateatzea. Ni hortik [...] ber izaten nun askotan. Ta gero're, gabeko eskola juten giñan, tarteka. Ta iya beti aixkorakin jun bihar izaten nun.
- Gabeko eskola're?
- "Hombre".
- Nun ibili ziñaten?
- Xoxokan. Unibersidadia.
- Xoxokako Unibersidadia
- Hoi da.
- Zenbat urte arte?
- Ba hamaika bat urte arte o, ez dakit, hamabi... Zea, eskolako obligaziyua o bidia hoi gendun. Jun ez giñan juten erditan'e. Beti izaten zan ardiya o behiya o idiya o...

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia