Urnieta (Gipuzkoa)

Soroko lanak eta tresnak

Soroko lanak eta tresnak <p>Soroko lanak eta tresnak azaltzen dituzte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soroko lanak eta tresnak azaltzen dituzte.

Transkripzioa

- Zer pasatzen zen aurrena soroakin?
- Tomas: Goldia, goldatu. Bueno, aurrena-aurrena jeneralian kirrimarrua zan.
- Hoi zer zen?
- Tomas: Muellezko hortza batzuk zittun, muellea itten zuen hortz atzian.
- Juan Bautista: Hola kurban.
- Tomas: Lurra atzeatu itten zun, muittu azala.
- Juan Bautista: Txapa, pletina lori bat balitz bezela, kurbatuba ta harek “ta, ta, ta” tiraka beti heltzen juten zan hua. Irikin hua pasatzen zan, harekin pasatzen zan.
- Tomas: Lehenengo, lanik haundina itten zula uste det gaiñeko belar zikiña ta muittu itten zun ta galtzeko, galtzeko.
- Tomas: Azala, azala hautsi.
- Juan Bautista: Hua lehortzen.
- Haren atzetik? Haren ondotik?
- Tomas: Goldia.
- Juan Bautista: Simortu. Ahal dan guztiya ta geo goldetu.
- Tomas: Buelta eman lurrai.
- Ya. Ta goldetu ta geo, berriz, ximortu bai?
- Ez.
- Ez zan beharrik?
- Juan Bautista: Jeneralian ez.
- Tomas: Ximorra're ez zan izaten.
- Juan Bautista: Eta gero harria beste hortza zorrotza hoikiko.
- Tomas: Rastra, rastra bestia.
- Juan Bautista: Rastra´re bai.
- Tomas: Bueltaka ibiltzen zian hortza batzuk.
- Juan Bautista: Hortzaz betetako rollo batzuk. Bai dana zulatu itten zuen, goldeakin jirautako zoilla-o, zoilla esaten zaio horri.
- Goldiak itten zun lan hoi, laiakin ta zoillakin ezautu al zenun?
- Tomas: Ez. Nik ikusi dittut hola baratzatik ta laiakin ai diala, baiño beste lehengo zea hua ez, guk beti goldia.
- Ta goldia ze izaten zen? Eurrezkoa, burnizkoa?
- Burnizkoa, burnizkoa.
- Dena?
- Dena burniya bai.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia