Urnieta (Gipuzkoa)

Azken bi umeen jaiotzen gorabeherak

Azken bi umeen jaiotzen gorabeherak <p>Etxean izan ditu zortzi seme-alaba. Bederatzigarrena ospitalean izan zuen, "parto sin dolor" egiten zutelakoan. Baina ez zen hain erraza izan. Hamargarren semeak 4,7 kg zituen jaio zenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean izan ditu zortzi seme-alaba. Bederatzigarrena ospitalean izan zuen, "parto sin dolor" egiten zutelakoan. Baina ez zen hain erraza izan. Hamargarren semeak 4,7 kg zituen jaio zenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun umiak nun jaiotzen zian?
- Ba zortzi izandu dittut basarrin, hementxe Aierdin. Komadrona oso bizkorra gendun Urnietan, komadronakin. Zortzi hortxe ta geo familiya're haziya ta alaba biarrena mutillakin ta geo etxian zea txarra jartzen zan, bakizu haur ondorian ta jun nitzan ospital probintzialea, "partos sin dolor" itten zuela. Hola ni bai pozik. Jun nitzen oso ondo zatorren, ondo zatorren, ondo zatorrela ta etxian bezalaxe ta etxian baiño komadrona hau bizkorraua hango enfermera baiño. Han jaio zan. Ta geo hamargarrena jun nitzan residentzia. Bazittuen ba ume tartea bi urte t'erdi o hola, bi gaztienak. Ta horrekin jun nitzen residentzia. Ta bakizu zenbateko mutilla jaio zan? Lau ta zazpirehun. ‘Urtain txikiya’ esaten ziyoena. Noizbait´e jaio zan, aizu. Han bildu zian ikasten ai zianak, zea partera ikasten ai zianak ta komadrona edadekoa tokatu zitzaten ona eta jaio zan [...]. Ni baiño aberatsagoik ordun ez zan iñon e! Nik esaten nun, berrogeita bi urte ta esaten nun bueno ez det ba berriz izango eta pozik! Gaiñea leheno semea nun ta hoi beste biarrena. Pasillun eon nitzan [...] osuan baiño pozik eondu nitzan ta. ‘Urtain txikiya’ esaten ziyon, izugarrizko mutil puxka. Ta bitartean esaten zien nei Urnietakua hemen haur haundiya dator ta zu ez hartu ez esneik eta ezerre. Baiño naturaleza honek ez daki, ez nun zeatu, baiño haundiya jaio zan ta ondo jaio zan. Besoa atera omen ziyoen jaiotzen eo.
- Kosta ingo zitzaion [...].
- Ta komadrona zahar horrek esan zian bildur haundiyaua zioela haur asko izandutako emakume haidi matritza eoten zala oso flojotua ta ez zula indarrik itten, ta bildur haundiya. Baiño izan zala partok ikasten ai zienek eta dena betia.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia