Berastegi (Gipuzkoa)

Beraiek sortutako familiaren bilakaera

Beraiek sortutako familiaren bilakaera Ezkondutakoan familia ugaria izan zuten, garai hartan Elizak ez baitzuen uzten familia-plangintza egiten. Simonak bere iritzia ematen du gai horren gainean. Bilobei buruz hitz egiten dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ezkondutakoan familia ugaria izan zuten, garai hartan Elizak ez baitzuen uzten familia-plangintza egiten. Simonak bere iritzia ematen du gai horren gainean. Bilobei buruz hitz egiten dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geo, jakiñe, honea etorri giñen-ta gu biok hasi giñen ta familie etorri zan eta familie ugarie, ta eskerrak, eskerrak familie. Aurretiken'e bagiñun ugarik eta guk'e ez gendun ikasi tranpaik, garbi esanda.
-Apaizak esaten zuen tranparik ez egiteko?
-(Simona) Honbre! ta ez ziñula absolbittuko. Pekatu haundie zan. Nik bakizu zer dan esaten detena? Nik ezautzen dittut neonek, apaiz asko daude apaizetatik atea ta ezkondu dienak. Baiño ez zapi ta zortzi ume dittuenak! Eeez. Ordun gutzat zan pekatue eta oiangoantzako ez? Nik hoi askotan esan detena da. Aizu, biok bakarrik etorri giñen, baseeri ze hontantxe giñen, hemendik umek mantendu behar giñun, eskolatu behar giñun, ta gu fortzatu iten giñuen ba ekartzea, "jainkoak nahi du" esan eta ekartzea. Baiño oaiñ hortik atea ta jarri dienen, jainkoan nahie haik azaldu in behar lukea!, azaldu, ez gorde.
-Bueno, bale. ... Behintzat hola, familia haundie, ta familiarrak lagundu ziguelako hementxe atea giñun famili galantakin; oain hementxe bizi gea. Denak bizi die. Zazpi seme-alaba dittieu ta zazpik bizi die. [...] eta abar eta, denak ezkondu zaizkigu, bakoitze bere tokitan bizitzen jarri die, denak ume bana, bina edo hiruna. Batek hiru. Kontxi edo lehen esan dezun horrek, Jabierren zerak hiru dittu. Baiño gaiñeakoak denak biña due.
-(Simona) Denak sanoak.
-Eta hamabost illoba, hamasei. Oain gaiñea beste bat deu, seme zarrenak oaiñ izan du bestea, billoba.
-(Simona) Illoba zaharrenak badu ya.
-Orduan birramona ta birraittona egin zerate.
-Bai, hala gaude. Muriko bat zoragarrie, [...], dauzke beatzi hillebete, zoragarria!, rubio-rubioa, baiño dau..., esaten dana, jateko modukoa.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia