Berastegi (Gipuzkoa)

Elizan simonero

Elizan simonero Elizan simonero (eliz mutil) izan zen, eta zer eginkizun izaten zituen aipatzen du. Meza lehen latinez izaten zen, eta jendeari bizkarra emanda egoten ziren simoneroak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elizan simonero (eliz mutil) izan zen, eta zer eginkizun izaten zituen aipatzen du. Meza lehen latinez izaten zen, eta jendeari bizkarra emanda egoten ziren simoneroak.

Transkripzioa

-Elizen hazi gea gu, elizen ibilita behintzet. Ni hala naiz.
-Elizen hazik ez baiño elizaa asko...
-Elize asko junak gu, bueno! Erabat.
-Monagillo esan dezu ibili ziñala?
-Monagillo, ximonero. Hemen esaten zaio simonero.
-Simonero?
-Bai. Simonero.
-Eta zein izaten zan zure lana?
-Apaizai laundu. Bai ta Introitoak lagundu. Hara joan mezetaa ateatzen zanen ondoan jarri. "Adiuturium tuas meas..." hasten zan hue ta guk erantzun hari. "Fiat tu-tu...", oain ahaztuta dauzket. [latinezko pasarte ulertezina]. Ta hurrena... kredoa izaten zan.
-Hori da mezako zea.
-Meza orduan latinez izaten zan?
-Bai, bai, latiñez. Eta atzeaka. Apaizan ondoan makurtu ta lurren, ipurdia jendeai emanda.
-A, bai, bizkarra emanda jendeari?
-Bai, bai. Hala izaten zan. Urte askoan, e!
-Baiña apaiza egoten zan meza ematen bestaldera begira?
-Bai, aurrea begira, aldareai begira. Aldarea. Gu're bai. Ta gaiñea apaizan ondoan holaxe makurtuta. Geo alkitara ateatzen giñen. Baiña hantxe. Eta bueno. Jesus!, gue denboa holaxe jun da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia