Andoain (Gipuzkoa)

Ama haurdun zegoenean

Ama haurdun zegoenean <p>Ama haurdun geratzen zenean, nahigabea hartzen zuen, ez baitzekien aurrera atera ahal izango zuen beste ume batekin. Bittorik adore ematen zion; oso harreman ona zeukan amarekin. Umeak jaiotzen zirenean, hasieran, beraiek ez ziren konturatzen; baina, gerora, bai. Hasieran, uste zuten medikuak ekartzen zuela haurra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-018-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama haurdun geratzen zenean, nahigabea hartzen zuen, ez baitzekien aurrera atera ahal izango zuen beste ume batekin. Bittorik adore ematen zion; oso harreman ona zeukan amarekin. Umeak jaiotzen zirenean, hasieran, beraiek ez ziren konturatzen; baina, gerora, bai. Hasieran, uste zuten medikuak ekartzen zuela haurra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun ume berri bat zetorrenian eta, ze giro arnasten zen etxian? Ama tripa haunditzen eta… ume-koxkorrak nabaritzen al zenuen zer pasatuko zan o?
- Ez, ez. Esaten zigun amak, e! Azken aldea esaten zigun amak. Amak pena izaten zun estadun gelditzen zanian. Esaten zun: “Oain´e badeala nik!” eta hola esaten zun; “Bueno, ama, ez apuratu horrekin! Bestiak´e hazi dia ta hoi´re danon artian hementxe haziko deu” ta nik beti animua ematen niyon. Beti… Ama asko maitte nun, e, egiya esatekotan. Aitta gogorraua zan. Baiño bitan bat gogorra izan biharra dao honbeste jenden tartian. Aitta gogorraua zan, baiña oso emakume ona gendun. Oso ona´re, gaiñea, zan gure ama. Oso ona. Nik amakin izugarrizko konfiantza nun, izugarriya!
- Ordun beak esaten zun haurdun gelditzen zanian…
- Bai, bai, esaten ziun, bai, esaten ziun. Penakin esaten ziun, e! Baiño esaten… beti bere alde itten giñon. Ze in bihar giñon? Ta… Baiño, bai, bai, beti esaten ziun beak. Eta geo, jaiotzen zanian, ba, ilusiyuakin, bestiak bezelaxe hazi.
- Ba al zenekiten zehatz-zehatz nondik zatorren ume hura?
- Bai. Osea…
- Esplikatzen al zizuen?
- Aurrenekuak gu kontuatu gabe etortzen zian haik, haik ez genekiun. Zeatikan nik ahizpa zaharrenatikan hamasei hillebeten diferentziya dakat. Eta beste hoik´e, ba, bi urte o ta bi ta erdi ta hola […]. Ta hoikin ya ez naiz konturatzen. Baiño azkeneko hoikin, azkeneko hoikin, hoikin ya… Gu hazi… Nik anai gaztenakin hogei urten aldia dakat. Ta ez nun ba jakingo orduako? Neoni´re nobiyuakin ibiltzen nitzan orduako ta!
- Bai, ordun bai.
- Hoi ba!
- Baiño hasieran-ta hola, medikua etortzen zanian…
- Bai, ta medikubak ekartzen zula! Guk burun hoi izaten gendun. Zeatikan medikuba etortzen zanian izaten gendun ume ttikiya, ta medikubak ekartzen zula. Hoi, guetzako hua zan, medikubak ekartzen zuna. Baiño hoi gero… gero guk´e ikasi gendun bestiekin batian. Geo lagunak´e izaten dia zahartxeaguak´e ta… enteratzen dia. Enteratzen gea.
- Hoi ba. Hoi ba.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia