Andoain (Gipuzkoa)

Hilekoari buruz ez zen hitz egiten

Hilekoari buruz ez zen hitz egiten <p>Hilekoari buruz ez zuten hitz egiten etxean. Bittoriri lehenengo aldiz etorri zitzaionean, orduan azaldu zion amak zer zen hura. Lehen, konpresak ez zirenean, nola moldatzen ziren azaltzen du. Mutilei ez zieten ezer esaten; asko aldatu da kontu hori lehendik hona.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-018-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hilekoari buruz ez zuten hitz egiten etxean. Bittoriri lehenengo aldiz etorri zitzaionean, orduan azaldu zion amak zer zen hura. Lehen, konpresak ez zirenean, nola moldatzen ziren azaltzen du. Mutilei ez zieten ezer esaten; asko aldatu da kontu hori lehendik hona.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Amakin holako konfiantza ta… hilerokuan kasuan, reglan kasuan, hola, harek esan al zizuen edadia pixkat… arrimatzen ziñatenian edadean, “Izango dezue hola regla” o…?
- Ez, ez ziguen… Nik oso gazteik izandu nittun. Oso gaztetik. Hamabi urteako banittun. Eta ahizpa zaharrenak artian ez zun. Eta ez… Nik ikusi nunian zea, arrastua, ba, negarrez. Amai esan niyon ez nakila ze pasa zan ta, zea, nola kuleruak zikindu nittun ta zea ta. Ordun amak esplikatu in zian.
- Ordun esan zizun?
- Bai, ordun bai. Ordun esplikatu zian, bai. Baiño aurrenian negarrez esan niyon nik beai.
- Esplikazio hura´re ez zan ba errexa izango amantzat, e?
- Ez dakit, ez dakit. Ba, esan ziun danak izaten zuela hua ta biharrezkua zala ta holako batzuk esan zixkiun ta… bueno. Geroztikan hor ibili gea.
- Gero pixkat lasaixio.
- Bai, bai, bai, bai.
- Gero, lehenbiziko… Oain konpresak eta, bueno, gauza…
- Bai, oain bai, oain bai! Lehen izan bagiñu hoik! Jesus! Ordun, zea, toallan baxtarrakin amak itten zittun. Oi ene! Eta geo hoik atea ingo dia hoik, e!
- Baiño hoik´e jakin bihar dittugu. Jakin behar deu nondik gatozen.
- Toallan baxtarrakin amak itten zittun josi ta geo haik jartzen zixkiu… Bueno, haik jartzen giñuzen. Ta gero garbittu in bihar kendu haiñean. Amak beti hori esaten ziun, kendu haiñean garbittu itteko. Beak erakutsi ziun hola ta… Belazian jarri ta… hola ikasi gendun.
- Ta gizonak-eta ikusi ezkero, lotsa-o izango zen.
- Bai, ez zeon esateik mutillei eta hola. Jesus! Ezta pentsatzeik´e! Oain bai, oain eozer gauza! Baiño ordun? Bueno! Oso diferentia dao zuetatikan guretaa hoi asuntu hoi, e!
- Asko kanbiatu da, bai.
- Oso diferentia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia