Bittori Zabala Zalakain
Andoain (Gipuzkoa) (1924-2017)
Biografia
Andoainen jaio zen, elizaren atzealdean zegoen Galardi izeneko baserrian. Maizter ziren eta errenta San Tomas aurreko igandean ordaindu behar izaten zuten. Aita zorrotza omen zuten; eta ama, aldiz, gozoa. Hamasei urte zituela, pleuresiaz gaixotu zen. Gerra ondorena izaki, bailarako etxe guztietako kartilak beraien etxean uzten zituzten auzokideek, Bittoriri haragirik falta ez zekion. Ordurako Moledanean zebilen lanean; eta, osatu eta indartu zenean, Olamian hasi zen, harik eta ezkondu zen arte. Buruntza auzora ezkondu zen eta bertan bizi izan zen geroztik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-018 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute