Jose Igerategi Santa Cruz

Urnieta (Gipuzkoa) (1927)

Biografia

Urnietako kalean jaio zen eta txikia zela Idiazabal kalean Matxo taberna ireki zuten bere gurasoek. Aitaren izengoitia zen "Matxo", baina Joseren ustez aitak ez zuen batere gogoko edonork horrela deitzea. Zazpi urterekin eskolan hasi bai, baina tabernako lana zela-eta, ezin izan zuen asko joan. Ikasketarik ez izan arren, lanean ongi ikasia, Hernanin hasi zen zerrategi batean arotz. Lan hura, ordea, neketsua zen gorputzerako, eta ondoko tailer batera joan zen egur-tailan ikasteko gogoa zuela esanez. Han hartu zuten soldadu joan zen arte, eta itzuli zenean, lanik ez zutela esan zioten. Baina han ikasitakoak geroko lanetan ere bidea ireki zion; izan ere, beste tailer batzuetatik pasatu ondoren, aitak zerrategia ireki zuen eta Jose hasi zen han lanean. Gerora, zerrategi hura utzi egin behar izan zuen; oraindik martxan dagoen beste zerrategi bat ireki zuen orduan eta bertan eman ditu azken urteak.

Zintak

KodeaDataProiektua
URN-024 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskolara oso gutxi joateko aukera Bideoaren ikonoa
2 'Matxo' ezizenaren oihartzuna Bideoaren ikonoa
3 Sagardoa egin eta tabernan edan Bideoaren ikonoa
4 Pilotan errepidean jokatzen Bideoaren ikonoa
5 Inguruko herrietara jaietara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Infernutik ihesi zinera Bideoaren ikonoa
7 Arotz izateko pausoak Bideoaren ikonoa
8 Hainbat lantegi ezagututakoa Bideoaren ikonoa
9 Aitarekin etxeko zerrategira lanera Bideoaren ikonoa
10 Ilargiaren garrantzia zuhaitzak botatzean Bideoaren ikonoa
11 Platanondoa ona da Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Zilegi-mendiak Bideoaren ikonoa
13 Izoztearen ostean, sutea Bideoaren ikonoa
14 Gurdia egiteko prozesua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Gurdiaren gurpilak egiteko artea Bideoaren ikonoa
16 Lerak egiteko prozesua Bideoaren ikonoa
17 Lurra lantzeko tresnak egitea Bideoaren ikonoa
18 Gurdia egiteko egurra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia