Ubide (Bizkaia)

Zorri erraldoiak kartzelan

Zorri erraldoiak kartzelan Bilbora joateko, asto gainean joaten zen tranbiaraino. Abelintxuren osaba bat gaixorik etorri zen kartzelatik, eta urte gutxira hil zen. Aitak esaten zuenez, kartzelan txakur handi bat (pezetaren 10 zentimoko txanpona) zorrien gainean jartzen bazuten, zorriok txanpona mugitu egiten zuten. Egositako erremolatxak jaten zituzten kartzelan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bilbora joateko, asto gainean joaten zen tranbiaraino. Abelintxuren osaba bat gaixorik etorri zen kartzelatik, eta urte gutxira hil zen. Aitak esaten zuenez, kartzelan txakur handi bat (pezetaren 10 zentimoko txanpona) zorrien gainean jartzen bazuten, zorriok txanpona mugitu egiten zuten. Egositako erremolatxak jaten zituzten kartzelan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehen komentau dozu tranbixe-edo, zeozer aipatu dozu lehen tranbixena, Arratixeko tranbixena
- Tranbixen juten gintzezela ba hara Bilbora joateko. Ta akordetan naz asto ganien ta izarrak egon ziela. Ni astuen juten nintzen hemendik Zeanurireiño ta gero han itxite gendun ba han frontoi atzien izeko bat bizi zan, ta ha be bere gizona be kartzelan egon zan ta izikuenien itxite gendun asto hori ta bueltan atzera hartu astue ta bueltan! Atzea gorantza. Ta ha nire aiten anaia, hori esan dotsutena frontoie ostien bizi zana ta kartzelan egon zan, gizon bat izan zen, ama zan txikixe ta, nik be aman antzera urten dot, ama zan txikixe, aite zan haundixe. Ta bere familixe be terriblie, altuek. Ta metro bikue bai, izengo zan. Gizon haundi bat. Ta etorri zen kartzelatik txarto, geixorik etorri zen, ta ba holantxi, ba holan biherrerako be bape zerik bez, inderrik bez ta ezebez. Ta esan otsien, hemen gero bueltan, bueltan medikuek eta sarnie daukela estomaguen. Ta gero, handik urte batzutara ba dendie, ta tabernie, ta bere andriek be imini biher zeozer ba atatako bizimodue, ta gero urte batzutara hil zen, bai. Ta ba esan otsien sarnie daukola estomaguen, ez dakit zer izango zan. Orduen sarnak be egote zien kartzelan-ta. Nire aitek badakizu zer esan auen kartzelan? Berak ikusi dauzela zorrixek, ba han be beti dau baten bat barre eiteko, ba zorrixek terribliek. Ta zuk ez dozuz ikusi horrek txakur haundixek kobrezkuek?
- Ez, ez, entzunde bai baia ez.
- Harek ganien imini bai ta mobidu eiten aurezela, zorrixek, hain haundixek ziela ta. Bai, nire aitek esate hauen. Gure aite ez zan hortoko zelebrie, gure aite egoten zan min batiaz hantxe egon beharra bera, bera hantxe egon biherra! Ba beste batzuk ba “mas llevaderos” edo nik zer dakit. Ta ba zorrixek ganien imini zera, zera txakur haundixe, ta olgetan, zer eingo auren ba, zer eingo auren ba. Ta esan dau nire aitek, kartzelan jan dauela berak egosite, erremolatxak. Franco, Franco eskegite be gitxi da. Ba patatak bez, erremolatxak jan dauzela berak Segovian. Erremolatxak, “como a los ganados”. Bueno, bueno. Ta gero Franco, Franco, nire amamak bildurre hartu ta umiei “Franco, Franco datorrela”. Hori ez zendun entzungo sekule, ba hori egixe da. “Que viene el lobo” moduen, bardin-bardin.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia