Ubide (Bizkaia)

Tranbian jendea, erosketak, eta txahalak ere bai

Tranbian jendea, erosketak, eta txahalak ere bai <p>Bilborako tranbia Zeanurin hartzen zuten goizeko seietan. Arriaga antzerki inguruan geratzen zen Bilbon. Jendez eta poltsaz lepo joaten zen tranbia, eta txahalak atzeko bagoian eramaten zituen. Seietan irtenda, jendea zortzietarako lanera ailegatzen zen Bilbora. Euskalduna lantegira joaten zen jende asko lanera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bilborako tranbia Zeanurin hartzen zuten goizeko seietan. Arriaga antzerki inguruan geratzen zen Bilbon. Jendez eta poltsaz lepo joaten zen tranbia, eta txahalak atzeko bagoian eramaten zituen. Seietan irtenda, jendea zortzietarako lanera ailegatzen zen Bilbora. Euskalduna lantegira joaten zen jende asko lanera.

Transkripzioa

- Eta tranbia zuek, nun hartzen zenduen?
- Zeanurin. Zeanurin, ba goizeko seiretan-edo, ez dakit noz urtetan zan. Bai, seiretan edo urtetan auen. Ta gero handik jute zan hantxe zereraiño, Arriagako zera, teatruen handik alderdire baiño beste alderdire, paradie aukiten, oin han zera dau, hori tranbixe? Baia hara, iten euen han gero tabernatxo bat egoten zan holan tope eiten auen lekue, han hemetik, kamiñuen hola artezien barik apur bat hara sartute egoten zan, ta hantxe ixite zan tranbixen atzena. Bai. Ta tranbixek hor ibilte zien batzutan halan ta ibilten zien. Aillegau nozonoz.
- Ta zelan ibiltzen ziñen tranbixen? Zelan joaten ziñen, jesarrite, zutunik?
- Jesarrite, zutunik eta danera. Ta han kabite zien danak. Ba paketie, foltsie, sestillie, danak, konprak-ta guzti juten zin. Baiña gero eukite auren atzetik bagoi bat holan txahalak ta eruate auezen hor hor behien. Behien hemen ez, baia hor behekuek txahalak ta eruate aurezan bagoien, bagoie be egoten zan. Baia ostantzien nik ikusi dodaz han ba jentie, sestillie ta zakue-ta, ba danakaz ikusi dot nik tranbixen. Bai tranbixen ikusi dot. Ta gero “trin-trin” iten auen ta parau ta, hor ibili zien, bai. Ontxe urten da Garan be erretratuek tranbixenak Zeanikuek-eta.
- Eta zenbatero egoten zan, egunien zenbat egoten zien?
- Ba egongo zien. Ta nire osabie be ibili zan tranbieru be, ibili zen. Ta goizeko seiretan egoten zan, ta bagoazen hiru-lau, edo gehixau be egongo zien. Egongo zien.
- Zenbat tardetan eban Zeanitik Bilbora?
- Zeanitik Bilbora ba aber, seiretan urtenda ba zortzietararteko biherrerako edo aillegauko zien? Hortxe pentsetan dot, zortziretako biherrerago aillegate zien, seiretan urtenda. Ta batek Altzusteko batek esan auen, berak bere herrixe ez dauela ikusi domeketan baiño. Ba egon zan Euskaldunan edo biherrien, ba hor Zeanuriko asko ibili die Euskaldunan, ta ibili diela biherrien ta goizeko bostetan terdixetan jagi ta tranbian, handik Altzustetik gora ariñeketan bajatuten zala. Ta gabien, ba etorten zan seiretan-edo Euskaldunan-edo urtenda, ba domeketan baiño ez auela ikusten bere herrixe. Ikusi bez. Gabez jun, gabez etorri. Gabez jun ta gabez etorri.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia