Azerien kalteak eta ardien gaitzak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Azeri asko egon omen zen garai batean. Ardiak hiltzen zituzten azeriek. Neguan artzainak ardiekin egiten zuten lo erasoak ekiditeko. Kokaldia, gibeleko arrak eta ardien beste gaitz batzuk aipatzen ditu.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: UBI-005/040
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Natura » Fauna » Basoko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Eta azerixek esan dozu ordun lehen ugeri egoten ziela.
- Asko, asko hemen.
- Eta ardixeri zer, kalte asko?
- Ba harrapau ta hil iten dauriez.Ta nire aitek ez auen ba iñoz ba zera, azerixe ala otsue jamoten egon zala baten aldika baten negu baten asko asko, ba negu hotza ta gabien egoten ardixen onduen! Ze gabien etorten dire horrek-eta. Bai, hortokuek pasetan ziren hemen, ta azerixek lehen asko, ta gero ibili zien ba, pagaute kazeixek-ta honekaz, oin azeri gitxiau egon biher da hurrien. Baina oin be bai egoten die azerixek hor honek mutikuok ta daukie etxie hor baso onduen, ta nire semiek, ta hara azerixe oiluek harrapetan etorten da. Bai, azerixe zuhur ibilten da.
- Eta lehen esan dozu ardixen hori, gaixotasune zelan esan dozu urtetan jakiela?
- Kokaldie, ez esan hemen, ez dakit izena benetakue zein dan!
- Bai, eta gaixotasun gehixau be ezautzen dozuz, holan ardixenak zienak?
- Ba esate auren daukela, ba hori zan hemen bultue urtetan otsien, ta gero nik ikusi dot gibela be, horrek gaixuek egote zienak holan apur bat hil bai, ta gibelien harrak esate otsie, harrak esate otsie, ta gibela zabaldu bai holan ta ez zan jaten holan. Zabaldu bai holan ta ibilte zien honan mobiduten, “unos aplastaus, aplastaus”. Zein de hau atzazkalan modukue edo holakuek? Ta mobidu eite zien honan. Ta ha gibela holan egon ezkero, ba gero trabau eingo ziren. Ze zuk gaur lo nahiko ez dozu ein e? Lo nahiko ez dozu ein. Ba gero esate aurien eukiela ba beste bat be, ba ez dakit nik, murmue edo be bai ta, ba holan. Ta gero beste batzuk zoratute moduen be plantetan die. Ta saltoka jausi ta holan be eiten daurie, bai. Bai, gaixuek be danetik dauz. Bai.
- Ta? Gaixorik jartzen diezen ardixek zer, hil eta lixto?
- Ba holan txarto badauz ez, baia ostantzien apur bat holan zoruek ez daure eukiten zera haundirik, zoruek ta lodi egoten die, ta horrek makal dauzenak ez daurez hilten. Horrek beste zoro antza dauena ha hilten daurie, ze gero txarrau plantauko da ta hil, ta ba jan, baia honek beste gaixo makaldute dauzenak eta ez.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!