Zerain (Gipuzkoa)

Urbiatik noiz eta nola jaisten zen

Urbiatik noiz eta nola jaisten zen <p>Ardiak egunean bitan jezten zituen. Esnea ez zuen saltzen, gaztak egiteko erabiltzen zuen. Lehen zaldiarekin edo astoarekin joaten ziren batetik bestera. Urbian egoten zenean, astean behin jaisten zen etxera arropak garbitzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardiak egunean bitan jezten zituen. Esnea ez zuen saltzen, gaztak egiteko erabiltzen zuen. Lehen zaldiarekin edo astoarekin joaten ziren batetik bestera. Urbian egoten zenean, astean behin jaisten zen etxera arropak garbitzera.

Transkripzioa

-Ardi jeztea egunen bita itten zenun?
-Bai, goizen ta illuntzen.
-Goizen ta illuntzen? Eta esneik saltzen zenun?
-Ez
-Gaztaietako aprobetxatzen zenun dana?
-Gaztaia gaztaia, handik esne saltzea ta ez dao ibiltzeik.
-Nola e, kotxeik iñok bazun ordun, ez, bat ez?
-Ez, ordun zaldie o astoa o hola izaten zan, uain kotxek dauzke, uain kamiño ona baida, baiño ordun ez zeon, bidea, bidek eta txarrak gaiña!
-Zaldik eta astok?
-Bai.
-Zuk bazendun. Zuk bazanun?
-Bai nik’e banun. Astoa ta zaldie ta bi nittun nik gero, zaldie o behorra beti
-Han zenen garaien bate jeisten ziñen behera? Jeste ziñen bera bate? Han zendela Urbin zendela?
-Bai, etxea askotan.
-Bai? Zenbatetan?
-Ba asten behin bai behintzat erropak, erropak garbitzeko ta nik itxea ekartzen nittun, nei familin beti gauz hori, ondo esango nuke, nei beste eozein lekutan bezelaxe prepatzen zien ta plantxauta’re gehio gustatzen zaian ta nere arreabak eta plantxauta bialtzen zien neri. Bai etxen garbittu ta plantxauta, bai.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia