Zerain (Gipuzkoa)

Ardi-moztea eta ardiak bereiztea

Ardi-moztea eta ardiak bereiztea <p>Kandidok ardiak bereizten zituen norekin ibiltzen ziren begiratuta; gainera, belarrian seinalea eramaten zuten. Ardi-moztea San Juan inguruan egiten zen, eta artzainek elkarri laguntzen zioten batzuetan. Egunean 40 ardi inguru mozten zituzten guraizeekin. Guraizeak nolakoak izaten ziren deskribatzen du. Ardiak mozteko, artzain bakoitzak bere estiloa zeukan. Kandidok besteei ikusita ikasi zuen ardi-mozten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kandidok ardiak bereizten zituen norekin ibiltzen ziren begiratuta; gainera, belarrian seinalea eramaten zuten. Ardi-moztea San Juan inguruan egiten zen, eta artzainek elkarri laguntzen zioten batzuetan. Egunean 40 ardi inguru mozten zituzten guraizeekin. Guraizeak nolakoak izaten ziren deskribatzen du. Ardiak mozteko, artzain bakoitzak bere estiloa zeukan. Kandidok besteei ikusita ikasi zuen ardi-mozten.

Transkripzioa

-Ardik e, hainbeste artalde baziela esan dezu ta, nola ezberdintzen zittuzun?
-Ba errexa da, errexa da, ardik bere kuadrilla jotzen du beti, bere launeta.
-Eta seiñaleik bai? Jartzen zenuen?
-Bai, bai, seiñale seiñalea general danak itten die.
-Zuek nolakoa itten ziozuen?
-Guk belarrik koska bat itten genion.
-[...]
-Bai. Uain [...] uain gastatu zaio horri iya uain arte izan ditteu guk ardik eta, uaidik aurrea gutxinez [...] seitzen zun, ta uain’e behorrak eta behiek eta señaleakin ibiltzen die hemendik eta.
-Ardi jeztea? Ardi jeztea, ardi moztea? Barkau.
-Ardi moztea, hoi hoi artzaian lanen txarrena hoi da.
-Ze garaitan itten zenuen?
-Ba San Juanak ingurun o hola.
-Eta? Launtzaileik izaten zenuen?
-Bai elkarri laguntzen ta ibiltzen giñen hola, gu gazte jendea’re, jergan edade xamarrekok eta askotan eoten giñen ta, eun bate, batenean ta, besten bestenen ta hola alkarri lagunduz baiño bakarrik’e askotan, bakarrik. Ia hola denbora txar aldi bat ein ta denborea aurrea pixkat junda bazeon, bakoitzek berea danok ein nahi izaten genun ta ordun iñona ez, bakoitzea, etxen.
-Berrehun buruko artaldea mozteko, zenbat denbora behar zan?
-Bueno, zenbat denbora, guk hola beste laun, beste lanak eiñez hor bakarrik gendenak eunen, e, berrogei bat ardi eo hola mozten giñuzen ta, eun osua baiño lehen mozten zien.
-Guaizakin. Guaizakin?
-Guaizakin bai.
-Gaurkok bezelako guaizak zien?
-Bai uainidio’re.
-Ala gaur makinakin gehio igual baiño?
-Bai, uaiñ e makinakin eta beste forma batzuta eiten da baiño uaindio’re, ni badauzket han hango guaizak etxen. Bai.
-Bauzketzu hemen?
-Hemen ez, baiño etxen.
-Nolako guaizak izaten zien?
-Ba hola mueillia zan hola ta gero esku behatzak eta sartuta’re bai, baiño bestela eskuk eta [...] zin, mueille batzuk izaten zin.
-Eta ardik mozteko bazan, e, era berezin bat, antzematen zan? Artzai bakoitzak mozteko era diferentea eo?
-Bai hori.
-Nabarmena zan?
-Nabarmen zan.
-Bai?
-Bai. Gu bezelako buruk eukita’re, desberdiña mozten zien, baiño artzai zaharrak eta ondo mozten zittuenak’e bazien.
-Zuri zenek eakutxi zizun ardi mozten?
-Beste batzuk ikusita hantxe neure kasa, iñok eakutsi be ikasi, ahal zala.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia