Elgeta (Gipuzkoa)

Ardiei ilea mozten

Ardiei ilea mozten <p>Behin ekaina orduko, ardiak moztu egin behar izaten dira. Makinak ere badaude, baina artaziekin hobeto egiten da, ilea luzetxeago geratzen zaielako. Endrikek 224 ardi ere izan ditu inoiz, eta eskuz mozten zituen denak. 6 egunean denak moztu zituen. Barruan mozten dira, errazagoa delako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin ekaina orduko, ardiak moztu egin behar izaten dira. Makinak ere badaude, baina artaziekin hobeto egiten da, ilea luzetxeago geratzen zaielako. Endrikek 224 ardi ere izan ditu inoiz, eta eskuz mozten zituen denak. 6 egunean denak moztu zituen. Barruan mozten dira, errazagoa delako.

Transkripzioa

- Ta ekiñaldi haundixa eukitzen dabe artazixekin mozten. Makiñiakin mozten dittue oin, elektrikuak badare, ta neu be pruebia eindda nao hemen, baiña ez dot gura. Hondoraotik mozten dau; hondoreittik mozten dau, ta gero mendira botatzen bada, hoztu eitten da. Norbera narru-gorrixan jartzia moduan. Ta pixkat artazixekin, guraixiekin, artazixekin, guk altuaotik mozten dou, ta altuaotik mozten dana, ba, ha... ulia geratu itten jako hari, ta ha ez da hozten bestien moduan. Eurixa eitten badau be bota eitten dau uliak eta alde haundixa eukitzen dau. Ta...
- Moztu zelan eitten da?
- E?
- Moztu zelan eitten da?
- Moztu zerian... Lehelengo hankekin gora ifini ardixa, ta tripa-azpixa [...] lehelengo; ta tripa-azpixa moztutakuan, hankak lotu. Hankak lotu sokiakin ta, gero, alde bata lehelengo, gero bestekaldia, buelta emun ta...
- Atzetik aurrera edo...?
- Bai, atzetik aurrera, atzetik aurrera. Batzuk aurretik be mozten dabe, e! Baiña atzetik aurrera dake eria. Bai, ni ardi asko moztuta nao. Guk euki giñuzen, gehixen euki giñuzenian, bueno, hor Beizun eukitzen giñuzen berrehun ta hogeta lau, gehixen euki [giñuzenian]. Ta bakar-bakarrik astebetian moztu nittuan danak. Neuk. Goizian ekin... Goizian, lehenengo, Azkonabittara juaten zian gabian, ta goixian handik bajatu ta esnia batu. Ta gero, ba, orduan aitta ta ama-ta bizi zian ta harek gaztaiok ein, ta nik egun guztia ardixak mozten. Sei egunian berrehun ta hogeta lau moztu nittuan. Ta artazikada asko eukitzen dau, e! Artazixak be haundixak daukouz, baiña asko eukitzen dau ardixak!
- Eta nun mozten zian? [Hor] kanpuan edo...?
- Bai, e...
- ... edo [barruan] edo...?
- Ez, kanpuen. Barruan. Barruan.
- Barruan?
- Barruan. Barruan, ta, holan, lokal txiki samarrian eukitzen giñuzen, bestela ardixa urrin faten da, ta ekartzeko ta. Lantzian kuadrilla bat sartu ta, lokal txiki samarrian, ta... Gero, ba, orduan denporan eitten giñuan holako... ba! Honen alturako bat-edo, bankua ipinitta. Ta ha hartu ta hara altzau. Ta tripa-bia moztutakuan hankak lotu, ta norbera makurtu gutxiao indda mozteko. Baiña txarraua zan. Nik orduan denporan neke asko gehixao hartzen naben ardi-mozten. Hara altzatzen be ardixak pisu asko; gero, beti forma baten norbera egon bihar, beti gerrixa forma baten. Ta oin diferente eitten dot. Oin lurrian. Bota behian plastiko bat-edo, ta "ta!" bueltau ta altzau biharrik be ez gora ta gero norbera nahi bada belauniko, nahi bada makurtuta, nahi bada alde batera, nahi bada bestera, ta ginasia gehixao gorputzak eta gutxiao kantsatzen da.
- Bai, e?
- Bai.
- Gu lehenao beti bankuen. Gure aittak be bai, ta guk be bai, ta txarrao, neke gehixao hartzen giñuan asko be. Oin, geiñera, ardixak altzau be ez giñukez eingo bankura! Lehenao baiño ardi astunauak oin, ta geuk inddar gutxiao! Egixa da hori, e! Bai, oingo ardixak, joe, larogei killo igual eukitzen dittue, ta hirurogeta hamar be bai, ta harek [ebaten...] altzatzeko...
- Eta lehen ez zeuan holako ardirik?
- Lehenao ardixak txikixauak, berrogei killo edo berrogeta bost, ta errezao altzau ardixa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia