Elgeta (Gipuzkoa)

Ardiak beti du lan handia: lehenengo bildotsak zaindu behar, eta gero gazta egin behar

Ardiak beti du lan handia: lehenengo bildotsak zaindu behar, eta gero gazta egin behar <p>Ardiak ondo gobernatuz gero, bildotsak berehala hazten dira, eta hiru astera saldu egiten dira. Bildotsak salduz gero, gero gazta egin behar, eta horrek ere lan handia dakar: gazta egin, eta ondu, eta saldu... Behin udaberritik aurrera, eguna luzatu egiten da, eta ardiak ilundu arte ezin dira batu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardiak ondo gobernatuz gero, bildotsak berehala hazten dira, eta hiru astera saldu egiten dira. Bildotsak salduz gero, gero gazta egin behar, eta horrek ere lan handia dakar: gazta egin, eta ondu, eta saldu... Behin udaberritik aurrera, eguna luzatu egiten da, eta ardiak ilundu arte ezin dira batu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gero bildotsa saldutakuan berriro... Bildotsa aguro hazten da. Ardixa ondo gobernatzen badozu, hiru-lau astekin saldu ein bihar dozu bildotsa. Ta bildotsa saldutakuan esnia batu bihar, ta esnia batu ezkero, gaztaia ein bihar. Hemen ez dao slatzerik eta; hona ez dator iñor esnetara ta, ba, gaztaia ein bihar. Ta gaztaia ein ezkero... gaztaiak be lan asko dauka! Gaztaia ittia bakarrik ez da! Gero hari... ha... bestela formia kanbixau eitten jako, ta buelta emun biguna daon artian. Ta gero, garbittu ur-epelakin ta sikatu ta atzera buelta emunda ifini ta horrek asko ein bihar jakoz gaztaiai. Ta gaztaiak lan asko dauka! Asko! Gero, ba, [azkenian] preziua ona eukitzen dau gaztaiak, baiña bihar asko! Bai. Ta oin letxeruak... [puntuetan]-ta bizi dian pastoriak-eta, ba, letxeruei saltzen dotse esnia ta merke saltzen dabe, baiña harek libre daoz. Ardixak batu ta segiduan libre; zerik, gaztaia eitten biharrik be ez, ta garbitzen be ez ta... bentaja haundixa eukitzen dabe hortan. Oin, dirua gutxiao hartzen dabe, baiña eroso. Guk, berriro, kristonak ein bihar! Gabian ardixak batu orduko illuntzian... udan, badakizu, illundu berandu eitten dau, hamarretan illuntzen dau, ta San Juanak artian-edo [ardixak] batu eitten [...] esnia, ta eguna luzia. Ta illuntzian euzkixakin ardixak jaten egoten dia freskuran illuntzian; euzkixakin ez dabe jaten egunez. Ta illuntzian berandu erretirau bihar etxera be, jan deixen kanpuen. Ta gero, berandu erretiratzen badozuz, berandu batzen dozuz, ta gero gabian gaztaiak berandu ein bihar. Ta goixian eguna goixao argitzen dau ta goixao jaiki bihar berriro. Jo! Nik in dittut hemen oin hogei bat urte-ta: gabian hamabixetan ohera, hortxe, hamabixak hortxe. Dio! "Hamabixetarako fango ahal nok! Hamabixetarako fango ahal nok ohera!" haixe. Ta destajuan haintxe gaztaiak in ta biharrak itten. Ta hamabixetarako ohera ta goizian seiretan tinbria. Ta jo-ta jaiki ta aide! Bestela, goizian ordu-erdi gehixao eitten badozu, egun guztian harrapau ezindda orduik! Ezin harrapau. Egun guztian, goizian ordu-erdi galtzen bada, akabo, egun guztian atzeratuta, egun guztian atzeratuta. Kontrolian dabillen personiak, badakizu, makiñiai segitzen ez badotsa, han hanka eitten... aurrera faten da orduak. Ta iguala. Ardixak be lana asko dauka. Enee!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia