Elgeta (Gipuzkoa)

Bildotsak jaio orduko, zaindu egin behar

Bildotsak jaio orduko, zaindu egin behar <p>Lehen ardiek bildots bakarra izaten zuten; orain hobeto gobernatzen dira, eta sarri bi izaten dituzte. Horrelakoetan lagundu egin behar izaten zaie. Jaiotzen direnean, amari miazteko eman behar. Amak ez baditu miazkatzen, ez ditu gero onartuko, eta bakarrari emango dio esnea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen ardiek bildots bakarra izaten zuten; orain hobeto gobernatzen dira, eta sarri bi izaten dituzte. Horrelakoetan lagundu egin behar izaten zaie. Jaiotzen direnean, amari miazteko eman behar. Amak ez baditu miazkatzen, ez ditu gero onartuko, eta bakarrari emango dio esnea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, gero, bildotsak jaiotakuan berriro, ba, hazi arte laguntasun haundixa bihar dabe. Bikixa eitten dabe oin asko; lehenao bat eitten zaben. Ni mutikua nitzanian, bat eta batek-eta eitten zittuen bikixak, ardi batek urtian, igual, ta horixe. Ta oin, berriz, erdixak baiño gehixaok eitten dittue bi. Ta hori da hobetuao gobernatzen dialako, bi ittia. Lehenao gutxi gobernatzen zan, pentsua-ta gutxi, ta orduan bildots bikin gutxi jaiotzen zan.
- Orduan, zenbat eta hobeto gobernau ardixa...
- Bai. Hobeto gobernau ta bi gehixaok eukitzen dittue, ta hiru be bai batzuk. Ta, ba, gero bikixa eitten dabenai-ta be, ba, euki bihar dozu atenziño haundixa. Ba, jaiotzen dan denporan euki bihar da erreparo haundixa. Bat eitten dau ardixak eta beste bat eitten hasten da, eta bestia eitten daon denporan lehelengo jaiotakua jaiki ta... Horrek umien moduan ez dia egoten, horrek aguro fan eitten dia! Ta bata jaiotzen ta bestia jaiki ta han zihar. Ta gero amiak ez dau ikusten, ta ezautu ez dau eitten gero. Ta nobera egon ezkero jaiotzen danian, "da!", aurrekaldera eruan berari ta miaztu --mieztu eitten dabe, txupau eitten dabe horrek beren lohixa--, ta ha miezten-ta eukitzen badozu, bixak miezten badittu, bixak maittatzen dittu. Ta bata miezten badau, bata bakarrik. Bai. Han berak haintxe zumua hartzen dotse miazten daben zerien.
- Usaiña edo...
- Bai, usaiña ta sustantzia handik [...] dabe. Bai. Ta horrek erreparo haundixa euki bihar [dau] bi eitteko, bestela bata maitte ta bestia ez, ta gero, ba, batai emuten dotse esnia ta bestiai ez ta gero, ba, norberak besten baten esnia-edo manejau bihar, bestela akabau eitten da gosiak. Eta lan haundixa eukitzen dabe bikixak. Ta lehenao biki gutxi zan, baiña oin, ene! bikixa aumentauta dao ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia