Ardiak beti du lan handia: lehenengo bildotsak zaindu behar, eta gero gazta egin behar<p>Ardiak ondo gobernatuz gero, bildotsak berehala hazten dira, eta hiru astera saldu egiten dira. Bildotsak salduz gero, gero gazta egin behar, eta horrek ere lan handia dakar: gazta egin, eta ondu, eta saldu... Behin udaberritik aurrera, eguna luzatu egiten da, eta ardiak ilundu arte ezin dira batu.</p>