Baztan (Nafarroa)

Ardiak nola kontatu: beltzak eta zintzarridunak

Ardiak nola kontatu: beltzak eta zintzarridunak <p>Ardiak markatu egiten ziren, ilea erretzen zitzaien jabearen markarekin. Zintzarria banaka batzuei bakarrik jartzen zitzaien. Ardiak kontatzeko, leku estu bat aprobetxatzen zen eta zintzarridunak eta beltzak kontatuta jakiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-003-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardiak markatu egiten ziren, ilea erretzen zitzaien jabearen markarekin. Zintzarria banaka batzuei bakarrik jartzen zitzaien. Ardiak kontatzeko, leku estu bat aprobetxatzen zen eta zintzarridunak eta beltzak kontatuta jakiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta jabetzarako edo, zure nagusiak edo, ba al zeukan zintzarrik hemen bezela, edo seinalerik, txaparik edo?
- Bueno, ardietan erran nahi duzu?
- Bai.
- Ardietan bai, zeatik ardietan ematen zitzaizkon nagusin bi… bi ta hitz paratzen zitzaizkon, “branda” erraten zitzaion. Ta, bueno, orduen ikusi orduko ardi multzue, nunbait ere, berehala ezagutzen ziren, “a, bai hori horrena da!”. Zeatikan suekin erretzen zuten ilea eta iten zuzten bi letra: baldin bazan, Joan, John inglesez, ba, jota bat, eta, bueno, bestea baldin bazen… bueno, beste… segun zer zen, harena ere paratzen zuten. Errea ikusten zen, ta orduen gelditzen zen [horrekin] seiñale; urrunera ikusten zinuen norena ziren ardiek. Bai, [hure zen].
- Ta zintzarririk edo joarerikan edo ez?
- Joaredunek bat edo bertze izaten ziren bakarrik. Ta gero hori laguntzen zakun pixka bat ardi multzoek, badakizu, igual leku txar batzuten pasatzen, leku gaixtoetan pasatzen zelaik, “ardiek denak hemen ote ditut nik?”. Beno, kontatzen zintuen ardi beltzak, zenbat ziren beltzak, behar zintuen gogoan atxiki eta zenbat goara zien, zenbat gara ziren. Ta, bueno, beltzak eta gariak leku exturen batian kontatzen bazentuen, “bueno, hemen dire denak”. Hori zen hango…
- Sistema..
- Bai, bai.
- Nola kontrolatu.
- Nolabait ere behar zen, zeatik kontatu bakarka ez duzu iten. Eta, bueno, beltzak han baziren denak, eta garedunek ere han baziren, pues han gintuen denak.

Egilea(k): Maria Granado (Hernani BHI) , Elene Lopez (Hernani BHI) , Ane Urdangarin (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia