Baztan (Nafarroa)

Miseriak eta neska-kontuak mintzagai elkarretaratzen zirenean

Miseriak eta neska-kontuak mintzagai elkarretaratzen zirenean <p>Berriki egon da txistua jotzen Kalifornian eta Nevadan, hango euskaldunek deituta. Euskaldunak elkarretaratzen zirenean, elkarri miseriak kontatu, neska-kontuak eta horrelakoak erabiltzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-003-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berriki egon da txistua jotzen Kalifornian eta Nevadan, hango euskaldunek deituta. Euskaldunak elkarretaratzen zirenean, elkarri miseriak kontatu, neska-kontuak eta horrelakoak erabiltzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta holako komeriak, eta bueno. Nik inglesa polliki ikasi nuen, baino geroztik izana naiz hiru aldiz, e. Gero gan den nobienbren gan ginen, aita ta semia´re txistularie da, eta biek izandu ginen, deitu zaguten dantza batzuk erakustera han Kaliforniara. Ta Nevadan ere bai, Renon´e ibili ginen. Ta han pastu ginuen hamahiru egun.
-Euskal etxen batera edo?
-Bai bai, denak eskualdunek, denak eskualdunek, bai. Eskualdunek, eskualdunek… ez dut erraten ahal mintzetzeko zerbait bazakitenak, baino, bueno, eskualdunen umiak. Eskualdunen umiak, dantzan nahi dutenak, eskuarai segitzen dutenak, baiño, ta bueno, nahi dituzte… kostunbriak nahi dtuzte segitu ta, bueno, dantzak-eta nahi dituzte ikesi, ta holaxen.
-Ta zu han artzai egon ziñen garaian, ikusten al zen euskaldunak biltzen ziñatela eta holako mugimentorik ta zuen artian bildu ta kontu kontari ibili ta hola saiatzen ziñaten elkartzen?
-Bueno ba, bai, bai, beti. Beno, kontatzen… lagunen artean kontatzen gintuen gehienen geren mixeriek, bakizu, geren gauz txarrak, eta beno, edo bazkik ez zela ta […] ikusi zinuela ta… bueno, holako gauzek kontatu. Ta gero hemen, hemengo, beno, [gaztetako] neska kontuk, ta bueno, […]. Ta holaxe.

Egilea(k): Kataisha Narro (Hernani BHI) , Ainhoa Sanchez (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia