Mallabia (Bizkaia)

Artzain Ameriketan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Abenduaren 12an, oso eguraldi txarra egin zuen eta Pedro galdu egin zen. Artzainen bizimodua Ameriketan.

Transkripzioa

Doze de diziembre allegauon. Atzaldeko lauretan galdu nitzunan. Laiñue ta edurre ta bisustue jo junan da neuk igerri nutzen, "ointxe estakit na begire nauen". Da, tak, asaldu juan, ete(n) juan... ikusi najuan...koño! Eltzubixen etxie, kasureko! Emo(n) jutzenat atza runbue Eltzubire ta bixen bittartien galdu! Dana bolkana ixenekue don a, sulu-mulu sulu-mulu. Illuntzixen galdu asela ikusten bon onakoxe saata bat don aundixe dirijitzeko. Esebes, kanpuen plantaute.
Jo juan isotz batek da kanpuen lo. Ur-erropie erre najunan, satittute, atzamarrak berotzeko. Otza! Etxeuan se erreik da bera justuen kendu nutzen saldixai. Saldixek igerri justan niri galdute nauena...ordun riflie eukitten bot berai tiretuko nutzen. Atzien muxillie soltau najutzan da jake nausixe, edarra. Áretxek kendu nutzesan da jota saldixek galopie. Ju(n) sunan saldixoi, txakurrek geratu sittunan nirekin. Sartu nitzuan sulo moduko baten baiña an be leku txarra. Atzamarrak elau bier da metxeruas atzamarrak berotu..., urrengo eberdiko amabixek etorri sittunan. Etxunan altzetan kanpuk, lañue jaunan jota itxutute. Altzau junan lañue ta nun ikustoten emendixik Goittonda lantxik neure etxie, garbi-garbi, "Koño, an!".
Orduko Juan notisie emonda jauan selan galdute nitzen. Beste bat pasau suan bere etxondun, Txilibron esatutzen artzain bat: "Eske artzaie galdu da ta".
Arek gure usabai:
-Oneidan artzaie gaIdute ei da Bakarretxen.
-Ba, kanpoti(k) bada salditti(k) beera jausitte, mankaute egongo da, elaute egongo da.
Bata be etxatan pasau, es jausi es elau. Banajoiek etxerutz egune argittustenin, lañue kendustenin, eberdiko amabixetan da, Jose Andres da usaba:"Koño, saldixe". Nire saldixe.
Saldixek eittejok, en jeneral, aurreko egunien lo nun eindduan ara jun. Ikusibenin saldixe ara junda gure usabak:
-Pedro mankaute, onek bota dau -euskera txarra eitte jok, garbittute ixengo da esateko modun. Ni etxera ta, usaba ta Jose Andres:
-Koño,bisi as, e!- Jose Andresek wiskixe ekarri justan.
-Bai, bisi nok. Onako jentemoduas bisik urtetie kosta eittok-esa(n) najutzan.
Beste mosoluoi beeti(k) gora datorrela, "etxuat pentzau bisik ikusteik, etxuat lo asko ein gabien" esa(n) justan. "Neuk eijuat asko" esa(n) najutzan. Bera etxin jauan, ni kanpun isotzetan da berak esabala lo asko eiñ esaten. "Ixillik ego(n) ari" esa(n) najutzan. Aintxe amaittu suan a. A geixa berbai(k)parik pasau suan. Rifleik eseukela. Riflie euki eskero ik tirue jaurtzok, bestie(k) pe jaurtzue ta gixau eittas.
Ekarri jutzan riflie. Urrengo egunien ardixek eskapau. Gabin eskapau eittejuek, ori eukitte(n) juek oin txarra. Ju(n) nok katiuskak bernutzik jantzitte ta, ementxe kamiñuetan egoton ba intermitentetxu bat, igul-igula ipinttok etxian gaiñin, gero gixetako, baiña a ikusteko baiño urriña ju(n) nitzuan. Esin gixau etxa, esiñ etorri. Topau najittuan ardixek, baiña esin gabin etorri etxa, nundik nebilleni(k) pes: "Nire kanperue or egongo(k) pa"! Da, se ei(n) najutzen? Ona dok oixe, beteranixiek erakutzi eittuk; ardixei emon txakurkada bat, etorri dien lekutik atza eurek etxera jote juek eta noberak eurei segidu. Olantxik etxa etorri. Etorri nitzuan etxa ta jota lo ronko jauan. Esa(n) najutzan: "Ik riflie or daukek eta ni kanpun nasenik estok jakiñ estok? Ba emetik aurra ordu bixek arte errelebue eingok ik eta nik eingo juat aurra, edo bestelan neuk eingo juat ordu bixek arte, edo orreta". Eske errelebue enbiok!
Ardixek askenengo salidie ordu bixek ingurun eitte(n) jok, gabin. Txanda bi eukitte(n) jittuk. Orduntxe geldi egotok. Ostantzin gau te egun ardisain ta a an konserban. Allegau gaittuk etxa ta, esa(n) juan geixa bera estoiela ardire ta, estakit selakue ta baakit selakue. "Ori gausioi or arrelau" esa(n) nutzen, se, Jose Andresi be arek Aste Santu baten eskapau ei(n) jutzan da Jose Andresek esa(n) jutzan: "nikin geixa estok lorik eingo". Sin mas ni menos, di-da eskapau. Jose Andresek amorru itzela jutzan. Da gero niri inkau justan.

Eskasauek tokau jatasen gero.

Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia