Mallabia (Bizkaia)

Artzain Ameriketan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Pedrok nahiago izan zuen artalde guztia bakarrik gobernatzea. 5 urtetan artalde guztia zaintzen bakarrik jardun zuen, laguntzarik gabe.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bixaonien esa justan:
-Pedro, esa jungo su ara, Norfok arte?
-Es araiño enoie. Araiño juten banas gero araiño jun biot -Ak atza be leengue. Esa justan:
-Lelengo bandie etakosu?
-Bai.
-Bakarrik jun biosu.
Aintxe salbau nitzuan. Bost urtien bakarrik ibilli nitzuan. Esa(n) najuan "beste mouteko bisimodue. Bueno, kriston serak eukitteittuk, endreduek, traste pillue itzela be banajukan, ganau pillue itzela be bai, gero kontrarixue(k) pe asko, ardidunek eta ure emotie be eure kontureok eta... Esate(n) justan Okamikak -aitte-semiek bixek eitte(n) juen, "bakarrik esin leikek eiñ ori". "Aprobau biot".
Ni bierrak enajok billurtzen, ni billurtze(n) najok ganorabako personiek. Ni(k) gabas erute(n) naban ure ta igerri eitte(n) najutzan ure nun bisan, igerri es, ik euk dakik eure martxie. Nik eitte najuan es egon egarrittu arte, egarrittu orduko erunde euki bidan lekueta urek. Ure emoteko sisternie najukan itzela, amasei kanofa. Árek altzau te bajau eitten bierlekue eukitteben. Árek beteta ipiñi, banda aundixe basan da, bero aundixe baetorren árek bete ta beste sisternakada bat ekarritte eukitte najuan nik ara, baiña gabas, e!

Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia