Mallabia (Bizkaia)

Artzain Ameriketan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ameriketan artzain zegoela gertatutakoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bakarretxe esaten dan mendixe dok ikeragarrixe, an egoteittuk ogetamar banda sasoien. Esa(n) najutzan,"ik segidixok bidiai, itxaidek an linie pasetan dan lekun, kanpolekun, ni etorriko nok ara". Da, ak se eijok? Esa(n) najutzan ori baiño geixa, "galtzasela ikusten bok gaatu ari, nik topaukaut". Baiña, oixe, esatie dok txárrena. Ak galdute doiela be aurra, "topauko najok ni-tte".
Domeka eberdixe suan, beittu juat katalejuekin...Jesus! gaberako allegau bigendun lekure eberdiko jauan junde. "Ostia, onako gisonekin be aguntau enbida gero!". Pasau suan a be!
Urrengo egune txarra jatorran, edurre, bisustue ta txarra. Mejikano bat jatorrenan ardixekin beeti(k) gora. Ardixe be onako edurrin estok ondo ibiltten da bixok leku batera goiasen. Neuk esa(n) najuan, "orraittiño aurreko kanperuok, puntok pixkat e... "se, ni banatorran Eltzubixen atzias da, bestioi emen. Esebes, aurra!
Ju(n) nitzuan saldixorras da esa(n) najutzan mejikanuorri: "Oye, si no apartas la punta se van a mezclar" da, "Es que yo también tengo miedo, pero no puedo, estoy solo". Beste mosoluoi kanpun sartute begire. Bueno, apartau giñan an. A egune pasau suan da illuntzixen neuk esa(n) najutzan:
-Juan, pixki-pixkat espok ori baiño idea geixa etxakixat selan biaun negue pasetan.
-Eske nekabuendios!
-Ire nekabuendiosak etxustek bape serik emoten -esa(n) najutzan- Orrek etxeukek indderrik. Emen enbiok bata bestiai lagundu te, pixkat ori baiño geixa urten. Iru urte geixa daroiesak emen da nundi(k) na abillani(k) pe estakik ik.
Jakin be etxakixan. Udebarrixen ipintten bok kanpue orra begire neguen ipiñi biok bestera begire, se afrontue diferentie dok eta. Pasau suan a.

Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia