Baztan (Nafarroa)

Ingelesez ez jakitearen komeriak

Ingelesez ez jakitearen komeriak <p>Osaba batek erosketak egin behar izaten zituen eta ingelesez jakin ez. "Two pounds, kiss" (muxua) eskatu zuen. Andrea harrituta. Apaletik gazta hartu ('cheese'- 'txis') zuenean argitu zen endredoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Osaba batek erosketak egin behar izaten zituen eta ingelesez jakin ez. "Two pounds, kiss" (muxua) eskatu zuen. Andrea harrituta. Apaletik gazta hartu ('cheese'- 'txis') zuenean argitu zen endredoa.

Transkripzioa

Zeatikan badire lehenao‘re komediak pastukoak, ez dakit sobera luzetuko dugun edo [ez den]. Oroitzen naiz nere osaba bat ere bera ardiekin hasi omen zen ta,.. karo! Hemendikan [aurre]´re ez zakien inglesez deus ez, baiño gero bere artzaiñendako behar zituen gauzak erosi, botiketan. Ta, beno, ba gan omen zen dendara ta inglesa zakurran ipurdire [mintzeon]. Eta, bueno, lehenbizikoik in omen zituen galde modu batzuk eta [geo] ongi, ta. Emazteki bat omen zen, eta gero erraten omen dio, beti ere “two pounds”, bi libera, “kiss”, — muxua da “kiss”—. Andrea… Bai, berriz ere nere osaba harek berdin. Andrea serio. Azkenean ezautu zuelaik, “gaizki erraten ai naiz inglesez seguruena”. Sartu botikan berak eta hartzen omen du gasna bat, [badakala] ta... “Ah! Cheese!”.

Egilea(k): Oihana Mellado (Hernani BHI) , Lide Serrano (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia