Usurbil (Gipuzkoa)

Mojekin frantsesez ikasten hasi zenekoa

Mojekin frantsesez ikasten hasi zenekoa <p>Elizara igandero joaten ziren gaztetan ere. Eskolan denetik ikasten zuten, entziklopedia erabiltzen zuten klaseetan. Frantsesa ikasten hasi zen eskolan; izan ere, irratiko kantak abestea gustatzen zitzaion nahiz eta frantsesez izan eta ordura arte frantsesa ulertu ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-014-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizara igandero joaten ziren gaztetan ere. Eskolan denetik ikasten zuten, entziklopedia erabiltzen zuten klaseetan. Frantsesa ikasten hasi zen eskolan; izan ere, irratiko kantak abestea gustatzen zitzaion nahiz eta frantsesez izan eta ordura arte frantsesa ulertu ez.

Transkripzioa

Gaurko estudiyoik ez. Liburu bat. Elizara bai ugari. Goizian mezetaa ta, jaiyan nobiyuakin ni zea juten nitzan, sankristira juten nitzan, azpi hartaa juten nitzan dotriñan eitea, e. Pentsa zazu, nobioakin ibilli arren. Hola ohittu giñen relijio hortan... Eta ez dakat penaik gaiñea, ez dakat penaik.
-Ze ikasten zenuten eskolan.
-Eskolan? Danetatik. Geografia, Historia... Una enciclopedia, bat, dana han sartzen zana. Pentsa zazu. Hamaika-hamabi urtekin atea giñen, bizimoua atea deu behintzat aurrea. mutiplikaziuak eta sumarrak eta kebraduk eta ikasi giñun; ja-ja, batxillerraik ez baiña behintzat bizitzeko aiña [at] ikasi gendun.
Joxe: -Dotriña bai.
-Hoi bai. Ni frantsesez'e hasi nitzan bastante. Eske nun... Gaur'e bai, oaindik ez da denboa asko Marixabelek, aldameneko gukin bizi danak esan zidan: "¿Ximona, sabes qué recuerdo tengo de tí? Que no hacías más que cantar. Sabías todas la canciones de la radio". Nik bai, nik radiua jarri ta... Eta gaur igual, ikeragarri gustatzen zait. Eta, klaro, ordun ba frantsesez ikasten, ez nun gogoik hola nik estudiatzeko, atxurra're nahiyo, eta edadia're halako zea ta, bueno. Behintzat monjak: "¿No os da vergüenza? La Simona que está cantando ya ves, las canciones en francés..." Yo en francés todo, todo lo que me den decanción todo. Eta "tienes que aprender el francés" esan zidan egun batian. "Que no, que no madre, que no". "Que sí, que sí Ximona" ta hasi nitzan, oraziuak-eta, parre eiten die umiak oain esaten dizkitenian, oraziuak eta numeruak cieneraiño ikasi bainiñun. Pero luego eso de la O con la U y no sé qué, anda ya! Se me hacía tan violento que no. Letzen ez nun ikasi.
-Dana belarritikan?
-Honbre, ez, han giñun gere kuadernoak eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia