Ubide (Bizkaia)

Gorbeiako gaztak Usansolora

Gorbeiako gaztak Usansolora Garai haietan albaitariak ez zituen ardiak artatzen. Behiekin ere geroago hasi ziren albaitariak. Aitak Gorbeian egindako gaztak Usansolon saltzen zituzten prezio hobeagoa ordaintzen ziotelako. Abelintxu eta auzoko beste neska batek, astero joaten ziren astoarekin gazta bila Gorbeiara. Gazta egiteko esnea asunetan iragazten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garai haietan albaitariak ez zituen ardiak artatzen. Behiekin ere geroago hasi ziren albaitariak. Aitak Gorbeian egindako gaztak Usansolon saltzen zituzten prezio hobeagoa ordaintzen ziotelako. Abelintxu eta auzoko beste neska batek, astero joaten ziren astoarekin gazta bila Gorbeiara. Gazta egiteko esnea asunetan iragazten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zure aitxek ta eukiko aurien hemen parajien betenaixoren bat-edo. Edo ez, eurek ?
- Orduen ardixentzat ez zan egoten. Ez, ardixentzat ez.
- Ganaduentzat eta bai.
- Ba gero behixentzat eta geruau-geruau akordetan naz ni, geruau-geruau. Baina ardixentzat ez, ez.
- Eurek eitxen abien dana.
- Bai, in biher, in biher, bai.
- Eta ze eitxe eban, esnie saldu edo gaztaiek?
- Gaztaiek, gaztaiek. Aitek gero, gero joate gintzezan ba, hemen be gitxiau pagetan auren ta hemen pastoriek asko ta ba Usansolora joate gintzezan hango denda batzutara gaztaiek salduten. Ta han diru apur ber honantza ekarri ta kito, besterik ezebez.
- Ta gaztaie non eitxen eban?
- Gorbeixen. Ta joaten nintzen ni, Gorbeixera, ba astien-astien gaztaiek eske, beste neska bat be bai, bere aite han egote zan ta astuen bakoitxak bere astuen juten gintzezan-ta. Ta ba hor hemen zelaixen hara aldatza hasi arte oiñez be igual, ta gero handik, edo hemetik haraño ba asto ganien. Baia gero erramak egote zien, ta asto ganien ezin jun, ze erramak burue apurtu eingo otsuen!
- Ta gaztaie zelan eitxen eban zure aitek?
- Ba batu ta gero ba iminten da irizi, irizi zuk ez zendun ikusiko asunekaz. Ba nik asunek be batu doaz neuk be. Ba irizkixe ixte zan hortoko ojalatazko honango haunditxue, honan, honan. Ta gero eukiten eban tubo bat honangoxe modukue behien, behien. Ta gero, hor tubuen sartze zien asunek, ra!, honantxi. Ta irizten da ederto, ederto, ederto. Ta asunek hemen etxe onduetan bakotxerako topau in biher izeten die. Bakotxerako asunek topau in biher izeten dire. Ta ba han irizi, ondo baño ondo eiten da? Ta sekule ez zendun jakingo hori? Bueno asunekaz. Ta gero bakotxien-bakotxien ipinten jako berrixe asunek, ta han gelditzen die, asunek zelan gorantza dauzen holan, han gelditzen dire danak, lohi txikixek be bai, danak ondo e? Ta holan esku bete, haxe zulue estu-estu barik, ba estu xamar iminteko beste asun biher da /bida/. Ta gero, ba ha ipini ta ba irizi dozu.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia