Ubide (Bizkaia)

Aita abarkagilea zen

Aita abarkagilea zen <p>Orduko dendetan denetik saltzen zuten. Aitak larruzko abarkak egiten zituen. Abarken jostura, izurra, zulotxoetatik uhala pasatu, traila sartzeko uhala... Abarkak zelan egiten ziren azaltzen du Abelintxuk.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orduko dendetan denetik saltzen zuten. Aitak larruzko abarkak egiten zituen. Abarken jostura, izurra, zulotxoetatik uhala pasatu, traila sartzeko uhala... Abarkak zelan egiten ziren azaltzen du Abelintxuk.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero holan hemen tabernie ta dendie aparte egon zan beste, jateko dendien aparte beste dendarik-edo?
- Ez, ez, ez. Baia dana saltze auezan, zapatillak eta ba jaboie ta zapatillak eta ardaue ta ogixe ta danaK batera.
- Eta zapatillak eta abarkak eta hemen dendan erosten zenduezan edo ein?
- Nire aitek eiñ ite auezan hortoko narruzkuek. Baia gero gomazkuek, gomazkuek saldute aurezan hor dendan, baia nire aitek narruzkuek eiten aurezen. Beitu, honan bai, honan. Ta gero hau ixeten da hau puntie honan, ta gero hori puntie honantza eiten dau, hemen joskuriaz. Hemen joskurie ta honek honantza eiten dau. Ta hemen orpue, holan redondo antza, ta hemen ataten jako izurre.
- Izurre esaten dotsezu horreri?
- Izurre zer da? Zuk ez dakizu? “Un fruncido”. “Así, como un fruncido aquí, en el orpo”. “Como un fruncido a la abarka”. Horrek e, ume txikixenak ta ikusko dozuz zuk? Ba halakoxiek eiten auezen nire aitek be. Narruzkue ba behixena. Ta gero, ba holantxi eiten da ta holan ta gero hau honan, ta gero hemen eiten da hona, hona buelta. Ta gero hemen eukiten dau joskurie. Ta gero hemeti pasetan jako hona zulue iten jako, honan burdinatxo batiaz, ontxe ez dakit ze jakon izena be, holan da artez-artez-artez-artez ta handik pasetan jako uhela, uhala daneti. Ta gero hemen urtetan dau orpuen izurre, izurre. Ta gero abarkie kordela sartzeko traillie, traillie, beste uhel batzuk sartzen jakoz holan, honan, hemeti zera traillie sartzeko.
- Jarraitxu, jarraitxu.
- Hemeti traillie sartzeko uhal batzuk sartzen jakoz hemen, bat hemen hemen e punta-puntan beste bat, ta hemen be bai, ta hemen be bai ta orpuen be bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia