Ubide (Bizkaia)

Garai bateko taberna eta dendak

Garai bateko taberna eta dendak Oilo gutxi zituzten. Ardoa eta ogia tabernan erosten ziren. Geroago ardo-saltzailea etortzen hasi zen, ardo-txanbilekin. Orduko taberna eta dendak gogoratzen ditu. Urtegiko lanak jende asko ekarri zuen. Tabernak ere ireki ziren orduan. Riañotar batzuek eduki zuten taberna Ubiden.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oilo gutxi zituzten. Ardoa eta ogia tabernan erosten ziren. Geroago ardo-saltzailea etortzen hasi zen, ardo-txanbilekin. Orduko taberna eta dendak gogoratzen ditu. Urtegiko lanak jende asko ekarri zuen. Tabernak ere ireki ziren orduan. Riañotar batzuek eduki zuten taberna Ubiden.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bestela zuek hemen orturik ta ez zenduen euki? Patatarik-edo…
- Baia, ba, patatie bai, baia nik pentsetan dot orduen oilluek be eukite genduzen bai, ez dait, dozena erdi iual. Baia oin beste arrautze in be ez auriezen iten, janik be ez jakien emoten, artaburu batzuk-eta, ba jan ezik ez dau arrautzarik be! Diñot e, pentsetenn dot, hori pentseten dot nik, ze arrautzak be gitxi egoten zien-ta, arrautzak be gitxi egoten zien-ta.
- Ta ardaue esan dozu inpuestoak ordaindu behar izeten ziela.
- Bueno, hori holan haundire, haundire. Guk ba gure etxien ez zan edaten ardau asko, tabernatik noz edo nozko baten erun eta kitu.
- Tabernan erosten zenduenien zelan erosten zenduen, litroka? Edo…
- Ba litroka, litroka. Ta gero, geruau ba garrafoi bat-edo, binoterue etorten zanien.
- Ze iten zenduen, tabernana joan eta …
- Bai, ba litro bat-edo, ogixe be tabernan saltzen zan, ta ogixe ta ardaue-edo eroste zan ta kito. Aurek, zahagixe badakizu zer dan?
- Bai.
- Zahagitik botaten aurien.
- Ta botillara.
- Botillara, edo botara be bai, bai.
- Ta botille berak tabernakoak emoten otsun?
- Keba, etxetik eruten zan! Lehen lehen, nik neuk ez dot ikusi, baia hemen etxe batzutan egoten zan hortoko botilla baltz haundi bet, haratekue juten zan litro bi edo hirukue- edo ez daitz zemat, ala bost eukiten aurezan be ez dakit. Haundi batzuk, harek Ubidegoitikuek-eta. Bai.
- Orduen botillie hartu ta tabernara.
- Bai, bai.
- Ta orduen litroka eiten zenduen.
- Bai. Ta gero, geruau ba binoterue etorte zan ta ba garrafoie eroste zan.
- Ta han sasoien hemen zenbat taberna egon ziren ba?
- Ba, hemen egon die beti hori, herriko tabernie, gero hemen beste bat ostatue izeten zana. Hemen egoten zien ba bakarrik egoten bazien medikue eta abadie ta egoten zien hor. Ta gero beste bat han tabernie, oin Juan […] daukon lekuen egoten zan seguro, hori ez dot ezautu nik, hori lehenau-lehenagokue. Ta ba holan.
- Ta dendak-edo?
- Ba dendie be egoten zan ba hementxe be bai ta han Otxoan etxie hori zerien, bizi izen dana Bernar? Han be egote zan, dendie ta tabernie, dana bat.
- Biloba: Ta Karetek be bai ez?
- Karet berak ez, hori obra denborakue zan, tabernie egoten zan hor. Ez, berak ez, obra denborako horrek bizi zien, lehenengo hortik etorri zien hona, hortik, Riañotik-edo etorri zien hona, ta hanguek zien harek hor egon zienak, tabernie. Hemen obra denboran jente asko egon da ta,ta tabernak hemen ta danien egon diez.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia