Ubide (Bizkaia)

Garagar kafea

Garagar kafea <p>Garagarra edo oloa zartaginean erre, kafe ehogailuan eho, eta kafearen antzeko zerbait prestatzen zuten. Benetako kafea San Juanetan-edo probatzen zuten. Azukrea jaten ikasi gabe zeudenez, haren ezak ez zituen larritzen. Ardoa bidetik garraiatuz gero, zergak ordaintzen ziren. Estraperloa mendiz egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garagarra edo oloa zartaginean erre, kafe ehogailuan eho, eta kafearen antzeko zerbait prestatzen zuten. Benetako kafea San Juanetan-edo probatzen zuten. Azukrea jaten ikasi gabe zeudenez, haren ezak ez zituen larritzen. Ardoa bidetik garraiatuz gero, zergak ordaintzen ziren. Estraperloa mendiz egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta estraperloan, bueno, lehengo estraperlora buelteta, urune ta esan dozu ta azukerie ta kafie, txokolatie ta…
- Ba gu ez gintzezan ba, jentiek horrek eskasaukoak azen, baina kafie gure etxien kafe… Badakizu zer eiten gendun? Ba hemen jentiek ze eiten auen? Sebadie ala orlue zan? Ez dakit, orlue ta sebadie diferentiek die. Ta, ha tostau zartanien ta molinilluen kafienien zertu, ta harexegaz kafie ein. Hori ikusi dot, gu ez horrenbeste! Ze ba gu esnie eratekuek-edo izengo gintzezan. Ta gu ez horrenbeste, baia hemen etxe askotan ite auren hori e! Ta ba kafie nik ez dait ba, San Juan edo hortokon baten kafe apurren bat erosten gendun ala ez, ba gu txikixek izen garenien ez. Ta azukerie be, ez gintzezan hortoko, ba dirurik be ez zan egongo erosteko ta ba zaliek bez, erakutsi barik, ikisi barik! Aitu dozu? Erakutsi barik ez, ikisi barik! Horretakon bat izingo zan, horretakon bat izingo zan.
- Ta azukerie ta holako gauzak?
- Ba azukerie estraperluen ta egoten zan bai, egoten zan bai. Ta olixue-ta, ba zera, olixue hemeko gizon batek be ekarten auen ez dakit nondik, ta badakit nondik, ta urdaixe ta, dana egon izen da hemen estraperluen. Ta urune be hor errotan, gero saldu iten auen harek etxeko andriek.
- Baia hori estraperloan ez zan izango, edo bai?
- Ba nahiko estraperlo. Ta hemetik, hemetik, hor egoten zien fieltue egoten zan hor bidien ta orduen pageta auezan inpuestuek Bilbora pasetako be bai ta, horti-hortitxik ekarten auezan ta gero jentie kamiñotik etorri barik astuekaz ba hortik beste alderditik etorte zan ta ba hor, hortik, Arabako alderditik hemetik pasau barik hor Arratixa ta Bilboraiño astuekaz ibilten zien jentie. Astuekaz! Bai.
- Ta hori inpuestoa bidetik joan ezkero pagau behar izeten zan ezta?
- Bai, baina hori ardaueri ta, ardaueri ta. Baina ostantzien ez. Baia bestiek zien estraperlo kontuek, horrek ez zan inpuesto konturik. Ta ardaue ta holan, baia bestiek hortik astuekaz pasetan zien hortik, basotik! Basotik pasetan zien astuekaz. Ta holan jentiek patatak be, ba hau herri txikixe ta jente asko ta patatak be Arabatik erosten zien. Ta bueno.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia