Ubide (Bizkaia)

Arabara gari eta patata bila

Arabara gari eta patata bila <p>Ubiden bonbardaketak zirela, erreka ondoko kobazulo batean gordetzen ziren. Ubidetik Arabara joaten ziren gari eta patata bila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ubiden bonbardaketak zirela, erreka ondoko kobazulo batean gordetzen ziren. Ubidetik Arabara joaten ziren gari eta patata bila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehen esan dozu Barrentxikiko koban egon ziñela ezkuteta-edo aeroplanoak etorten zirenien-edo.
- Hor kuebatxo bat dau hor erreka onduen, hantxe egote gintzezan. Ta akordetan naz ni hemen aeroplanuek etorte ziela, akordetan naz.
- Ta ze etorten zien, Bitxori partetik edo nondik?
- Hortik etorko zien, Bilbotik. Nik pentsetan dot Bilbotik etor zirela.
- Ta hori kobiori zer da, haundixe?
- Ez, txikitxue. Txikitxue, ba gurien be ba bueno beste batzuk basora-ta.
- Ta zuek horra.
- Bai, akordetan naz, erreka errekan dau, hor zerien, bizi da Jabi Lekue? Hantxe-hantxe bertan dau.
- Eta hemen gerra sasoien be, hori Araban hain urre eukinde Billerle-eta, hemen estraperloa be mobiduko zan.
- Bai, hemen estraperluen gero bizi zan jente asko. Ta nire, akordetan naz nire aitek ta nebak-eta be, ekarte aurien horko, Arabatik ba hemen be hau herri txikixe izanda ta ez da egon hemen holan garixe ta, artue ta be gitxi. Jente asko etxe bakotxien ta gitxi. Ta krixeu be bai ta, krixeu ta krixeda-ta,jentie be bai asko ta ba zera, ekarten auren hortik, astukaz, hortik. Hemetik joaten zirean zerea, aireportu dauen lekureño juten zien, astuekaz, bai. Ta nire amak be esaten dau patatak-eta, bera aite kartzelan dauela beste batzukez, andra batzukez ta joan da. Ta gero batek ez zekixen horrek /esantsutenak/ esan dotsutenak , ulie ebai otsienak eskolarik bapez. Ta ba orduko denboran ba jun die bixek ta Araban erderaz, ta harek ez zekixen eskolarik be ta diru konturik be ez zeuan jakiten ezebe. Ta ba “zenbat patatie?” ta ba “ochenta” esan dotsie hurrien. Ta ba beste harek eskolarik ez zekixenak ba pezeta bat-eta gure amak esan dotsela “ ixilik zauz, ixilik zauz, ze hori holan ez da-ta”. Ta harek ba ez zekixen zentimoka ta zerien ta bestiek pezetie eskindu ta berak e ez, “ochenta” eskatu. Ta ba holako kontuek-eta. Gero nire nebak eta be jute zien hemen ekarten urune-ta, Arabara joaten zan, bai, bai, Arabara juten zien.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia