Eskoriatza (Gipuzkoa)

Kupoa entregatu beharra eta gosea

Kupoa entregatu beharra eta gosea Baserri bakoitzari kupo bat jartzen zien. Arabatik jendeak ogia-eta ekartzen zuen. Beraiek garia zuten ugari eta hura entregatzen zuten. Gerra ondorenean gose asko zegoen eta irabazi gutxi. Alemaniako gerra zela-eta, ez zen inongo mugimendurik, dena geldi zegoen. Hori guztia bukatu eta gero guztia aldatu zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserri bakoitzari kupo bat jartzen zien. Arabatik jendeak ogia-eta ekartzen zuen. Beraiek garia zuten ugari eta hura entregatzen zuten. Gerra ondorenean gose asko zegoen eta irabazi gutxi. Alemaniako gerra zela-eta, ez zen inongo mugimendurik, dena geldi zegoen. Hori guztia bukatu eta gero guztia aldatu zen.

Transkripzioa

-Hor eratxo baten garixe entregau eraitten oskuen, basarri bakotxai tanto bat ipintzen oskuen, tanto bat, eta haraxe entregau eraitten oskuen. Arabatik jentiek ekarten euen al dauenak jentiek ogixa jan edo zerbaitt ibiltten zien hemen kaleko jentiek eta, gutxi hartzen euenak eta. Baiña guk garixa ondo hartzen gauen, gero lana be asko eitten gauen, garittan oiñ hau urabarri denporiau beti garittan han ibiltten gitzen han bedarrak ebaten jorraixaz, eta gero haundittu eitten zanien eskuekin ataraten ibiltten gintzen bedarrak. Bai, guk garittan lan asko eitten gauen eta garixa ondo hartzen gauen, bai.
-Garixa ta beste zer entregau bihar izeten zeuen?
-Ba garixa ba bakoitxai (...) oskuen kupo bat entregetako.
-Artua ta?
-Artue behiñ uste dot zerbaitt entregau, artue ez, garixe nahixao, biher izeten euen. Gero urtiek be, haik urtiek txarrak zien, gerra ondorien gose haundixa egon zan, gose haundixa egon zan gerra ondorien. Irabazixe be gutxi, Alemaniako gerri-horregaz ez euen ezebe mobimenturik, ezebe-ezebez; dana egon zan holaxen, geldi-geldi-geldi.
-Ez aurrera ta ez atzera.
-Bai, bai, holaxen egon zan, geldi-geldi-geldi.
-Bueno ha akabau zanien, martxan jarri zanien gauzia gero bai, gero urtetik urtera igote-ban gauziak izugarri, baiña hori Alemaniako gerri-horregaz geldi-geldi egon zan gauzia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia