Pasaia (Gipuzkoa)

Francoren bisitak ogi gehiago eta hobea ekarri

Francoren bisitak ogi gehiago eta hobea ekarri <p>Gerraostearekin batera, garai gogorrak etorri ziren. Janari gutxi egon zen. Abuztuan, baina, Franco Donostiara etortzen zenean, ogi gehiago eta hobea izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-016-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostearekin batera, garai gogorrak etorri ziren. Janari gutxi egon zen. Abuztuan, baina, Franco Donostiara etortzen zenean, ogi gehiago eta hobea izaten zuten.

Transkripzioa

- Ta geo, horren ondorea, oso goorra zen gerra etorri zenean. Ia orduan ogiya aillatu zen garai batean, zea bi boillo denantzako. Zea, nola raziyoko ogiyak izaten dian zea bokadillo bat jartzeko, bokadillo un poco amplio esaten den bezelakoa, holako bi, eta horrekin ze?
- Denantzako?
-Denantzako. Holaxe, gogorra, gogorra. Geo izaten zen politta agostuan Franco etortzen zen Donostira ta orduan ogiya gehio izaten zen, "que rico".
- Bai, propina orduan, Franco etorri zen?
- Bai, ogi gehio izaten zen ta zuriyaua; bestela, beltzagua izaten zen baiƱo, orduan, hemen pasten zun, ez dakit zenbat denboa pasten zun; hala izaten zen, bai.
- Ordun, razionamendua aldatu egiten zen Francokin?
- Bai, bai, bai, bai, bai.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia