Ubide (Bizkaia)

Herriko idazkaria Derion hil zuten

Herriko idazkaria Derion hil zuten Udaletxeko idazkaria euskalduna zen eta Derion hil zuten. Haren familiak gaizki pasatu zuen aurrera ateratzeko. Hainbat herritar egon ziren kartzelan. Ubide bizi-alargunen herria zela dio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Udaletxeko idazkaria euskalduna zen eta Derion hil zuten. Haren familiak gaizki pasatu zuen aurrera ateratzeko. Hainbat herritar egon ziren kartzelan. Ubide bizi-alargunen herria zela dio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta Gurutze […], ”ya sabes quien es”, horren ama zan gizona hil ein otsien zerien ba, Bilbon. Bilbon e kartzelatik erun Karmelotik ta, batzuk egon die Larrinagan ta beste batzuk Karmelon be egon zien orduko denboran. Ta erun otsien zerera, Derixora ta hil, ta kartie eskribidute itzi otsen e, sekretarixue zan, ta hori zan Manun aiten anaixie, horrena be! Ta sekretarixue zan ta ba eskribidu otsen kartie eskribidute ba Derixora doiela, erungo auriela, ez dakit zer eskribidu otsen. Ta etorri zan etxera, mahaixe be ez zan izengo barrixe, joten dau eskuaz ta jo ta jo ta mahaixe apurtu ein zauen. Ta horrek be ezebe barik agertu zien, ze lehen han egon zien Sondikan e sekretaixo, baia gero ama be hor, hortxe etxien ta ezebe ez zauen eukitan, behi bat edo bi, ezebez ta ezebez ta ezebez, ta ba miseri hutsien. Ta lehen ondo bizite egon da, han sekretaixo, baia sekretaixo zalako haixe be ba, ta holan sekretaixo euskeldune aldekue ta holan, bai. Ta ha be kartzelan hil auren. Ta hemen Ostatuko etxien egon zien, aite ta semie be kartzelan egon zien, aite ta semie. Ta beste Gurutzen amen nebie ha be kartzelan egon zan, danak hamen kartzelan egon die. Danak kartzelan. Bai, kartzelan asko, ta andra bizi-alargunen herrixe izen zan hau, hamazortzi gizon egon zien kartzelan, seguru. Ta nire aitek esate auen han Karmelon esaten otsien ez bentanatatik ez ibilteko begire ta ez dakit zer ta badakit zer ta. Hortik kanpotik, kanpotik han pasietan gizonak, holan, eskopetie holan deuke edo pistolie o ez dakit zer, ta ikusi auen, Morokillen etxien bizite zan e maixu bat, don Kornelio, ha be ikusi oan zeraz eskopetiaz han bueltaka.
-Biloba: Ubideko bat bueltaka?
-Ubideko bat bueltaka, bai, karlistak horrek be. Ba hor Maguregi futbolistien Maguregi aldekuek ez, Ibargutxi aldekuek, andrien, aman alderdikuek. Ta haren nebie, bueltaka berak ikusi auen hor kanpotik, ta baten bat holan burue ataa eban holan be baten bat hil auren seguru Karmelon, tiroaz, banba!

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia