Ubide (Bizkaia)

Ubideko kanposantuan hildako soldaduen gorpuak

Ubideko kanposantuan hildako soldaduen gorpuak <p>Gerra denboran, iluntzetan hildakoak garraiatzen zituen kamioi gorri bat gogoratzen du. Kanposantua hildako soldaduz beteta omen zegoen. Gerran hil ziren hiru mutil ubidearrak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran, iluntzetan hildakoak garraiatzen zituen kamioi gorri bat gogoratzen du. Kanposantua hildako soldaduz beteta omen zegoen. Gerran hil ziren hiru mutil ubidearrak aipatzen ditu.

Transkripzioa

-Horrexeaz akordetan naz ni gerra denborako kontuekaz. Ta gero akordetan naz gerra denboran be, ba gu hantxe etxien biziten gintzezan ta illunkeran ekarten auezan kamioiaz hillek, kamioi gorri bat, ta “hortxe dakarriez hillek” esate auren, ta horrexegaz akordetan naz, illunkeran ekarten auezen. Ta gero kanposantuen eote zien, ba holan burnitxo bategaz ta hemen eukitenhauen burnie holan arteza ta gero holangue zera eukiten auen ta hemen eukite hauen numerue. Baia beteko zan e hortxekuekaz, ba soldauekaz! Kanposantu dana beteko zan e soldaukaz.
- Orduen bertoko jente asko hil abien?
- Ba bertakuek ba, hor, zerien hil die bertako mutillek gerran-edo, batien bonbiek esplotaute edo ez dakit zer, hiru. Ba bat, bat hemeko, hemen biziten zien, hemen biziten zien lehenagokuek, Ameriketara jun zien haren seme bat. Beste bat zera, Txistun osabie, han. Ta beste bat zera, Francisco Lekuen zera, hori egon zan soldaue, ez dakit ba Madrilen o ez dakit ba non egon zan ta etorteko egon zala ta zera, ba polboriñek-edo esplotau aurela ta ha be hil zan.
-Biloba: Baia ez zan izengo gorriena.
-Bestiena, bestiena. Ha soldadu dauela, han egon zan da ba hil zan ha, holan polboriñek-edo esplotau auela-edo.
-Ta hor kamioi gorrixen ze ekarte auezan, soldaduek?
-Hillek, [egurrek tira moduen] holantxi! Ni akordetan naz hoixe! Bai.
-Ta nortzuk ibiltzen zien soldaduek ekarten?
-Ekarten? Haurek izengo zien! Ez dakit ba nik!
-Ez zan izeten igual herriko jentie-edo?
-Ez, ez, ez. Haurek, haurek ibiliko zien.
-Ta gero kanposantue beteta.
-Beteta. Bai, ta holantxe egoten zien kurtzek. Ta gero oin ia ez dauz harek, kendu auezan, antza. Holantxe burdiñe ta gero holan eukite hauren, holan, holantxik eukiten auren ba hor numerue eukiten auren. Bai.
-Izena euki biherrien numeroa?
-Izena edo numerue, numerue eukiten aurien lurrien. Numerue aukiten aurien, holantxik, burdiñezkuek zien. Bai, ta gabien ekarten auzan, illunkeran, hillek. Horrexegaz akordetan naz.

Egilea(k): Ane Leturia

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia