Ubide (Bizkaia)

Etxean ez zuten goserik pasatu

Etxean ez zuten goserik pasatu Bilbon lauzpabost hilabete eman zituen preso bere aitak. Etxean ardiak zituzten, eta aurrera atera ziren goserik pasatu gabe. Herrian okerrago bizi izan zirenak egon ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bilbon lauzpabost hilabete eman zituen preso bere aitak. Etxean ardiak zituzten, eta aurrera atera ziren goserik pasatu gabe. Herrian okerrago bizi izan zirenak egon ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta, han egote ziela txikoria, han ite aurien han kanpuen egote zan txikoriak, ba han ereinde edo, hemen patatak moduen-ta, andrak ibilte ziela ba ezergutxi-gitxi irabazite tarraz atxikorixe bilduten lurrien ibilte ziela. Hori esan hauen, bai. Ta han pasau ebezan, hiru urte. Han be, Bilbon e, ba lau bost hilebete edo sei edo, holan ingoazen.
-Ta beste danak Segovian?
-Bai.
-Ta zuek bittartin bost umiek amagaz?
-Bai, ta hemen e ardixek eukite genduzen ta nire ba neba bixek e fiñien einde ba pastore einde ba, ba holantxi! Ta hemen ba danak egon zien holantxi, ta ba guk ba diruik ez gendun euko, baia jateko be bai, ta gero saldu be bai eiten die ardixek eta noizik behinien,ta beste batzuk txarrau askoz be. Askoz be txarrau, ta ba goixen zerue eta behixen lurrie ta holantxi, ezebez, ta erdi gosez hementxe ta holantxi, holantxi. Holantxi danak.
- Orduen goserik ez zenduen pasau.
- Gosie ni neu txikixe nintzen ta ez, baia esaten daurie nire nebak eta be, gose gosie-edo ba gosie ba, gosie, gosie tremendue be ez baia gauza haundirik be ez zan egoten hurrien. Ni neu ez naz akordetan, ez naz akordetan, baia gose gose haundik bez, baia gauzea gauza asko bez. Hori esaten daurie nire nebak-eta, ta beste batzuk esaten daure Pepitak eta Antonia Kalek eta harek esaten dostie, ba gurie etorten ziela ta nire amak ba e, talue badakizu zer dan?
-Bai, bai.
-Talue ta ogixe edo emoten otsiela ta, ba eurenien ez zala egoten, talue ta gaztaie. Ta eurenien ez zala egoten ezebe. Hori esaten osten niri. Ba bueno…
-Euki ez.
-Bai, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia