Ubide (Bizkaia)

Aita kartzelatik bueltan

Aita kartzelatik bueltan San Pedro egun batean bueltatu zen aita kartzelatik etxera. Bera nola agurtu zuen gogoan du, baita herriak eman zion harrera ere. Amak manta bat bidali zion senarrari kartzelara, bi zatitan erdibituta, osorik handiegia zelako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San Pedro egun batean bueltatu zen aita kartzelatik etxera. Bera nola agurtu zuen gogoan du, baita herriak eman zion harrera ere. Amak manta bat bidali zion senarrari kartzelara, bi zatitan erdibituta, osorik handiegia zelako.

Transkripzioa

-Ta akordetan naz etorri zan egunien! Ba, San Pedro egunien etorri zan da, ba, izeko Felisa, zuek ezautu dozue? Ez. Hemen, ba nire aiten arreba bat e, hor, Zeanurin biziten zan ta, ba erungo osten San Juanetan hona etorrite egun batzutan. Ta etorri nintzen, San Pedro egunien, ta nun topetan doten etxien! Ta akordetan naz holan hobatu ostela. Iñok jakin barik etorri zan e! Ba, han e trenen baten sartu ta allegau zien, zelan edo halan, ta holango kontuek. Ta topau noala etxien e ba, gizon pillo bat egon zien han ta andrak eta, han e gure etxien hor Agustiño bizi dan beste etxien biziten gintzezan gu. Ta ba jente pillo bat topau noan, akordetan naz etxien topau noala. Ta gure amak ba orduko denboran ba han be hotz egongo zan. Ta, ba, paketie be bilduten otsen, ta gaztaie ta be bai, ta zeozer bilduko otsen ta. Mantie be erdibitute bildui /bizan/ biher zan, ze mantie osuek ba ez dait ba, pixu gehixau? Ta mantie erdibitute. Bueno, bueno…
- Orduen mantie erdibitxu ta bi paketetan Segoviara?
- Bai, bai. Orduko kontuek.
- Ta zelan heltze zien hara gauzek, trenien ? Edo…
- “Por correo” bielduten eurien, ez dakit nik zelan allegeta zien, ez dakit! Ez dakit zelan allegeta zien.
- Ta bera Bilbotik Segoviara zelan eroan abien? Trenien eroan abien-edo.
- Trenien animalixek modun ba! Ta han topau haren e patixuen e, gizon bat estaka haundi batiaz holantxin, ba, ba, ba berak esan ixuen, gure aite, nire aite fuertie zan ta “obatuko banoskixo botako noke hortik ziher!”, e? Ta holan estakiaz, patixuen. Ba han e jente inuxente-inuxentie topau oala esan eban. Inuxente-inuxentie.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia