Tolosa (Gipuzkoa)

Ikastolak sortzeko dirua biltzen

Ikastolak sortzeko dirua biltzen <p>Ikastolak sortzeko dirua biltzen aritzen zen jendea, baina isilpean. Pepik haurra izan zuenean, Laskorain ikastolan matrikulatu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-030-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ikastolak sortzeko dirua biltzen aritzen zen jendea, baina isilpean. Pepik haurra izan zuenean, Laskorain ikastolan matrikulatu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ordun, ba, gogoratzen naiz diru-biltzen ibiltzen zan jendea ikastola sortzeko, "o sea que" kontzientzia bazegon. Baiña klaro, garai haitan gaiñea ixilpian, ixilpian, ezin zendun esan zertarako zan. Eta mendian ere goatzen naiz koadrillatan, ba, bat arduratzen zan, tarteka dirua biltzen zun, ta guk ezta galdetu're zeiñei ematen zion... Zertarako zan bai, jakiñian gaiñian genden: ikastola sortzeko. Baiño diru zeiñi ematen zion ta hori, hoi dena txiton, ixil-ixilian. Eta, klaro, ni hogeita lau urtekin ezkondu nintzan eta gero haurdun gelditu nintzenian, eta ya lehenengo urtia ta bigarrengo urtia, hiru urtekin hasi behar zun umeak eskolan, eta nik ez nun nahi ez monjatara eta ez nazionaletara. Bueno! Hori garbi neukan, eta beti ikastolan atzian, aber nola zebillen, nola zihoan ikastola. Beti horren atzetikan. Eta berez hala izandu zan, nere alaba izandu zan ikastolan, Laskuraingo ikastolan, lehenengo matrikulatutakoa. "Es que" ni neon, bueno, hori neukan garbi-garbi-garbi neukan. Eta alde hortatikan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia