Donostia (Gipuzkoa)

Antzezlanak itzultzeko, apaizen laguntza; 35 talde Gipuzkoan

Antzezlanak itzultzeko, apaizen laguntza; 35 talde Gipuzkoan <p>1969an desegin zen <em>Jarrai</em> antzerki taldea. Obra asko antzeztu zituzten, aurretik apaizen laguntzarekin itzulita. Apaizak kultur eragile. Sotanarik ez zuten erabiltzen. Beste antzerki-talde batzuk bultzatu zituzten: 35 talde zeuden Gipuzkoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-126-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1969an desegin zen Jarrai antzerki taldea. Obra asko antzeztu zituzten, aurretik apaizen laguntzarekin itzulita. Apaizak kultur eragile. Sotanarik ez zuten erabiltzen. Beste antzerki-talde batzuk bultzatu zituzten: 35 talde zeuden Gipuzkoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Taldeak iraun zun 69 arte edo horrela. Gero desegin egin zan. Baiño tarte horretan obra pillo bat jarri genituen martxan. Gaiñera, ez bakarrikan obrak antzeztu, aurretik lan haundia egiten zan obrak itzultzea, itzultzeko lanetan. Ta hori apaizek. Apaiz asko zeuden euskeraz… gehien menderatzen zuten apaizak. Apaiz asko zeon garai hartan. Mutillen artian apaiz izatera juten zian asko. Modu bat zan herrietatik eta basarrietatik atera eta ikasteko. Eta, bueno, ba, gero apaiz hoiek bihurtzen zian kultura eragilleak. Zeatikan euskera Arantzazun eta ez dakit nun eta ikasten zuten eta itzultzeko ere, ba, erreztasun gehiago zeukaten. Eta inplikatuta zeuden. Dexente. Gaiñera, garai hartan kendu zieten sotana. Eta ya ez genekigun, neskak ez genekigun zein zian mutillak libre zeudenak o ez zeudenak, zeatikan kalez jantzita juten zian. Ta gero, derrepente esaten [zuten]: “baiño ni apaiza naiz”, “apaiza?”. Ez zekaten, txaparik ez zuten eamaten ta, jo, [esateko moduan] “hemen danak apaizak die edo ze?”. Bai. Eta itzultzen zien obrak, geo representatzen genitun eta baita ere Jarrai taldearen ekintzetako bat izan zan bultzatzea antzerki-talde desberdinak herri askotan, herri ezberdinetan; sortzea bertako taldeak. Baiño, klaro, hoiei ere lagundu behar zitzaien eta materiala pasa. Ta, ordun, itzultzen zian obrak eta guk Donostin aurkezten genitunak, ba, Camusenak, e… aukeratzen zian garai hartan modan edo ezagunak zien autoreak, mundo maillan, eta itzuli euskerara. Eta gero hori, fotokopiatzen zian itzulpen hoiek eta pasatzen zian beste herrietara. Guri gertatu izan zaigu, gaixo jarri aktore bat eta Azpeitiko taldeko mutilla, hori egiten zuna, ekarri, sustituzio bezela. Zeatikan, ba, karo, kostatu iten zan obra bat euskeratzea eta gero hori, nolabait, eman behar zitzaion lan pixkat hola… horrekin joku pixkat eman. Eta nik uste dot alde hortatik Jarraik, antzerkiaz aparte, lan haundiya in zula.
- Eta zenbat antzerki-talde zeuden garai hartan?
- Hogeita hamabost edo hola, e? Gipuzkuan. Asko. Herri gehienetan zeon antzerki-talde bat. Eta hori…
- Eta denak elkarlanian edo behintzat…?
- Kontakto haundiyakin. Bai. Eta baita ere, alde batetik testuakin lagunduz, baiño baita ere ekartzen zian irakasle batzuk Bartzelonatik igual, hango Kataluniako… antzerki-eskola bat zeon han eta handikan guri kursoak ematea, ikastaroak… Eta igual egiten zan Donostin edo herri baten, ta juntatzen giñan antzezle ezberdiñak, toki ezberdiñetakoak. Asko landu zan hori.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia