Pepi Gorostidi Garmendia

Tolosa (Gipuzkoa) (1939)

Biografia

Tolosako Kale Nagusian jaioa. Ama Legorretako Errotaburu baserrikoa zuen, eta aita, berriz, Abaltzisketako Olano Barrena baserrikoa. Tolosako 'Hijas de Jesus' mojen ikastetxean ikasi zuen, erdara hutsean. Doktrina, berez, euskaraz eta erdaraz ematen zuten Tolosan, euskaraz Tolosa inguruko herrietako haurrentzat eta baserritarrentzat, eta erdaraz gainontzekoentzat. Gurasoek haiek euskaraz ikas zezaten eskatu bazuten ere, erdaraz ikastera behartu zituzten, kalekoak izateagatik. Etxean, ordea, aitak euskaraz egin zezaten agindu izan zien beti, kalean "ahal zutena" egin beharko bazuten ere. 24 urterekin ezkondu zen Pepi, eta haurdun geratzearekin batera, Tolosako ikastolaren sorrera proiektuan murgildu zen erabat. Bere alaba izan omen zen 'Laskurain' ikastolan matrikulatu zen lehen haurra. Ondorenean, ikastolako haurrentzat eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen aritu izan zen urte askoan (mendi-irteerak, udalekuak...). Gerora, zinegotzi ere izan da.

Zintak

KodeaDataProiektua
TOL-030 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ama hil ostean familia sakabanatzen saiatu ziren Bideoaren ikonoa
2 Elizak emandako heziketarekiko jarrera kritikoa Bideoaren ikonoa
3 Gauerdiko errezoak Bideoaren ikonoa
4 Mojek egiten zituzten beheramenduak Bideoaren ikonoa
5 Euskararekiko kontzientzia handia familian Bideoaren ikonoa
6 Euskararen transmisioa eten izanaren arrazoiak Bideoaren ikonoa
7 Mespretxuak euskaraz hitz egiteagatik Bideoaren ikonoa
8 Ikastolak sortzeko dirua biltzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Ikastolako gurasoen ahalegina Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Ikastolatik kanpo ere euskaraz egiteko neurriak Bideoaren ikonoa
11 Udako ekintzak antolatzen Bideoaren ikonoa
12 Udan Aurizberrira euskaraz egitera Bideoaren ikonoa
13 Aurizberrikoekin izandako esperientzia zoragarriak Bideoaren ikonoa
14 Aurizberrin euskara sustatzen Bideoaren ikonoa
15 Euskararekiko kontzientzia Nafarroan Bideoaren ikonoa
16 Udalekuetan familia handi bateko giroa Bideoaren ikonoa
17 Ikastolaren sorrerako nondik norakoak Bideoaren ikonoa
18 Indar psikologikoaren garrantzia Bideoaren ikonoa
19 Hausnartzeari esker lortutako jarrera Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia