Arropa garbitzea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-027-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arropa garbiketa. Urik ez zuten etxean, eta errekatik hartu behar izaten zuten. Arropak balde batean garbitzen zituzten, xaboi eta lixibarekin. Gero, askan urberritzen zituzten.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 17a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: TOL-027/005
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Erropa nola garbitzen zenduen?
- Ure… Beno, nik… batzuk… Ama zanak nereak-eta zea baten, hola, zulo baten eo balde haundi baten egosten-ta jartzen zittuen. Baiña nik neonek […] ure ekarri, ur beroakin, jaboiakin, garbitzen giñuzen. Ta lejia bota pixka bat [mantxa zeukena] ta garbitzen giñuzen. Ta gero garbittutakon, burun hartu ta eramaten giñuzen askaa garbitzea, eo aklaratzea. Nola ure asko behar baizan aklaratzeko, harrea juten giñan.
- Eta etxen bertan nun garbitzen zenduen arropa hura?
- Pregaderan. Pregaderan. Balde baten jarri arropak, ta itxen, hala garbitzen giñuzen.
- Ta maindireak edo arropa zuria ta…?
- Bai, bai, hoik´e bai. Lehenago egosi itten zittuen hoik. Nik neonek ez nittun /enittun/ hoik ezautu. Hoik ez.
- Zuen amak-eta bai, baiño…
- Bai, bai. Nere amak-eta bai, baiño nik ez, nik ez nun ezautu. Nik bestaldea, jaboiakin ezautu nun, nittun.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!