Tolosa (Gipuzkoa)

Ardiki eta gazta faltarik ez

Ardiki eta gazta faltarik ez <p>Baserrian ardiak zituzten, eta, beraz, beti izaten zuten ardikia, gazta... Udazkenean, aitak sardina zaharrak eramaten zituen etxera. Oilo asko izaten zen baserrian, eta arrautzak azokan saltzen zituzten. Ateratako diruarekin, amak jakiak erosten zituen: kafea, arroza, azukrea, olioa...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian ardiak zituzten, eta, beraz, beti izaten zuten ardikia, gazta... Udazkenean, aitak sardina zaharrak eramaten zituen etxera. Oilo asko izaten zen baserrian, eta arrautzak azokan saltzen zituzten. Ateratako diruarekin, amak jakiak erosten zituen: kafea, arroza, azukrea, olioa...

Transkripzioa

- Zu txikiya ziñala, 13 urte inguru zenituela, nahiko jan bazan?
- Beno, guk ez deu hola gosea ezautu, nola [bagenduzkiun] ardik etxen, beti eo ardikie… Gero, gazta´re urte guztiko eitten gendun, ta, hola, gose-gosea ez. Ez hola oain bezelako aukerik, baiño goseik ez gendun ezautu. Aitte zanak´e sardin-zaharrak udazkenen ekartzen zittun kaja pare bat eta hala moldatzen giñan. Arrautzekin, lehen esan deuna, arrautza izaten zan ta hola.
- Arrautzak ez zian Tolosan saltzeko gordetzen?
- Bai, baiño ordun oillok asko egoten zien etxen ta denetako allegatzen zan ordun.
- Bedaion esan baitie…
- Bai, Tolosaa. Bai, ni baiño zaharragok. Baiño nik neonek ez det hortaiñoko... holako mixerie zeatu, ezautu. [Hola… mixerie ezautzeko]. Leheno zaharrak hori ezautuko zuen, baiño… Guk´e bai, guk´e saltzen zittun amak Tolosaa eamanda, ta asteko kafea ta gauzek ekartzen zittun; arrozak eta, behar zienak, azukre ta olio ta hoik ekartzen zittuen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia